Zirimara: “Datorren ikasturteko ordutegiak zehazten direnean, ahal bezain azkar jakinaraziko ditugu”

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 24a, 09:22

2020/2021 Eskola Kiroleko antolaketan lanean ari dira Zirimarako arduradunak, “baina Covid19ak sortutako egoera berezia dela eta, oraindik ezin dizuegu aurreratu datorren ikasturteko ordutegiak zein izango diren. Hezkuntza Sailetik atera behar dituzten irizpideen zain gaude horretarako. Ahal bezain azkarren informatuko zaituztegu familiak antolatu ahal izateko”.