Kontratua luzatu diote maila profesionalean bi urte bete dituen Aitor Aranguren pilotariari

Noaua Aldizkaria 2020ko eka. 23a, 08:34

Ez dute zehaztu noiz arte, baina Aitor Aranguren Errastik eta Baiko-k zuten kontratua luzatzea adostu dute. Berri ezin gozoagoa une ezin egokiagoan pilotari aginagarrarentzat; gaur (ekainak 23) maila profesionalean debutatu zuenetik bi urte bete baititu.

Gaur (ekainak 23) bi urte Tolosako Beotibar pilotalekuan maila profesionalean debutatu zuenetik. Aitor Aranguren Errastik Baiko Pilotarekin zuen kontratua berritu du. 

Ezohikoa izaten ari den 2019-20 denboraldian 17 partida jokatu ditu aginagarrak, 13 irabazi ditu. Hurrengo neurketa, asteazken honetan bertan jokatuko du 20 urteko pilotari gazteak, 17:00etan hasita Eibarko Astelehena pilotalekuan; Ezkurdia izango du bidelagun, Altuna III-Imaz aurkariak. ETB1-ek eta eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du neurketa. Udako estreinako pilota jaialdia izango da, baita koronabirusaren eraginez hiru hilabeteko etenaldiaren osteko lehenengoa ere.

Eibarkoa asteazken honetakoa, Masters Caixabank eskuz binakako pilota txapelketaren lehen itzuliko lehen jardunaldia izango da. Bigarrena eitb.eus atarian irakurri ahal izan dugunez Aginagan jokatzekoa dutela iragarria dute, uztailaren 5ean. Ezkurdiak eta Arangurenek, Jaka eta Albisu izango dituzte aurrez aurre. Hurrengo jardunaldien hitzordua zehazteke dago baina bai aurrez aurrekoetan nortzuk jokatuko duten:

1. itzulia
1. jardunaldia, ekainak 24, 17:00 Eibarko Astelena: Ezkurdia-Aranguren / Altuna III-Imaz
2. jardunaldia, uztailak 5, 17:00 Aginaga: Ezkurdia-Aranguren / Jaka-Albisu
3. jardunaldia, Ezkurdia-Aranguren / Elezkano II-Aretxabaleta
4. jardunaldia: Urrutikoetxea-Irribarria / Ezkurdia-Aranguren
5. jardunaldia: Bengoetxea IV-Martija / Ezkurdia-Aranguren
6. jardunaldia: Ezkurdia-Aranguren / Artola-Rezusta
7. jardunaldia: Olaizola II-Zabaleta / Ezkurdia-Aranguren

2. Itzulia
8. jardunaldia: Ezkurdia-Aranguren / Altuna III-Imaz
9. jardunaldia: Ezkurdia-Aranguren / Jaka-Albisu
10. jardunaldia: Ezkurdia-Aranguren / Elezkano II-Aretxabaleta
11. jardunaldia: Bengoetxea VI-Martija / Ezkurdia-Aranguren
12 jardunaldia: Ezkurdia-Aranguren / Urrutikoetxea-Irribarria
13. jardunaldia: Ezkurdia-Aranguren / Artola-Rezusta
14. jardunaldia: Olaizola II-Zabaleta / Ezkurdia-Aranguren