2020/07/16 20:00

Kultur Bira

Kultur Bira: Gartxot kontzertuan

Kultur Bira: Gartxot kontzertuan
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Ordua: 20:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: "UEU-ren 48. udako ikastaroen baitan Usurbilen ospatuko diren Jakin Jardunaldien eguna borobiltzeko, iluntzean, Gartxot musikari donostiarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Yaw, Madeleine, John Berkhout, Bananas, Pastoriza Anaiak edota Bizaldi proiektuen kidea izandakoa, bakarlari gisa dator oraingoan".
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 14ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 40 lagun.
Sarrerak online eskuratu eta informazio gehiagorako: usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.