Merkataritza hizpide

Bazar China denda: “Maskarak lehen baino gehiago saltzen ditugu orain”

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 8a, 10:01

Pandemiak eragin zuzena izan du merkataritza arloan. Bazar China dendan adierazi digutenez, "jendeak ez du arazorik eduki gure dendan sartzeko garaian, baina bai eskatzen duguna da sartzerakoan maskara jartzea".

NOAUA! Koronabirusarengatik denda itxi egin behar izan zenuten. Zer moduz moldatu zarete etxealdiak iraun duen denboran? Zaila egin al zaizue etxetik ezin ateratzea?

Bazar China. Ez, ez zaigu zaila egin.

 

Saltokiak irekitzeko aukera zabaldu zenean, jendeari beldurra ematen zion dendetan sartzea. Denda honetan ere hala izan al zen?

Ez, gure kasuan jendeak ez du arazorik eduki gure dendan sartzeko garaian, baina bai eskatzen duguna da sartzerakoan maskara jartzea.

 

Prebentzio neurriak bete behar dira. Zuen saltokian hortaz, bezeroek ondo betetzen dituzte bete beharrekoak.

Bai maskararekin sartzen dira.

 

Jendeak betiko gauzak erosten ditu ala aldatu egin al dira erosketa ohiturak?

Ez, ez dira aldatu. Antzeko gauzak erosten dituzte.

 

Akaso maskarak eta antzekoak gehiago saltzen dituzue orain?

Maskarak lehen baino gehiago saltzen dira, bai.

 

BAZAR CHINA

Pozik bizi dira Usurbilen. “Herriko jendearekin harreman ona daukagu”

 

Usurbilgo Udalak bonu batzuk jarri ditu salgai eta hainbat saltokitan oso pozik daude kanpainak izan duen harrerarekin. Zuek ere hartu duzue parte Gertuago kanpainan. Jendea hurbildu al zaizue bonuarekin erostera?

Gure kasuan ez dugu oraindik bat ere saldu, ulertzen dugulako gure dendara etortzen denak ez duela bapatean 20, 50 edo 100 euro gastatzen.

 

Urte batzuk egin dituzue jada Usurbilen. Harrera ona egin al zaizue herrian?

Bai, herriko jendearekin harreman ona daukagu.

 

Oharra: Elkarrizketa euskaraz egin dugu. Dendako jabeen seme gazteak egin ditu itzultzaile lanak.