#U12

Posta bidezko bozka emateko epea itxita, kanpainaren amaiera gauerdian

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 10a, 08:26

Modalitate honetan bozkatzea eskatua dutenek ostiralera arteko (uztailak 10) epea zuten bozka Correoseko bulegora helarazteko. Ostiral arratsaldeko 14:00ak arteko epea hain zuzen. Gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina. Bozketa eguna igandean.

EAE-ko Legebiltzarra berritzeko igande honetarako deituak dauden hauteskundeetarako posta bidez bozkatzeko epea itxi berri dute. Uztailaren 2a baino lehen modu honetan bozkatzea erabaki eta eskabidea aurkeztu zutenentzat ostiral eguerdi honetan, 14:00etan itxi dute aipatu bozka Correoseko bulegora helarazteko epea.

Gogoan izan, Correosek jendaurreko ordutegia indartua du asteotan. Astean bitan arratsaldez ere irekitzen dute; ostegun honetan baita. Hemen indarrean duen ordutegia:
-Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:30.
-Larunbatetan: 9:30-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 18:00-20:00.

Hauteskunde eguna, ate joka
Posta bidezko bozka helararazteko epea ixtearekin batera amaituko zaie baita alderdi politikoei ostiral gauerdi honetan, herritarren bozka eskatzea ahalbidetu dien bi asteko hauteskunde kanpaina. Larunbateko hausnarketa egunaren ondotik, igandean ospatuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak.

HAUTESKUNDEEI BEGIRAKO EGUTEGIA
-Ekainak 22-uztailak 10 (14:00): posta bidez bozkatzeko aukera.
-Ekainak 26-uztailak 10: hauteskunde kanpaina.
-Uztailak 11: hausnarketa eguna.
-Uztailak 12: hauteskunde eguna.
-Abuztuaren 1a baino lehen: hautetsien izendapena.