Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak eskatzeko epea ixtear

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 9a, 08:03
Astelehenean abiatu zuten, osasun krisialdira egokituriko Udajolas.

Euskara eta aisialdiko udal diru-laguntzak eskatzeko epea ixtear dago; ostiral honetan itxiko dute, uztailaren 10ean. Euskara ikasten ari direnentzako bi laguntza lerro onartu ditu Usurbilgo Udalak; laguntza lerro orokorra eta behar ekonomiko bereziak dituzten ikasleei zuzendurikoa. Gogoan izan, matrikula kostuaren %100a diruz laguntzeko aukera eskaintzen du Udalak. Azken urteon ildotik, euskara doan ikasteko aukera dago Usurbilen. Bestetik, aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntza deialdia ere plazaratu du Udalak. Lerrootan dituzue xehetasunak. Ekainaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen Usurbilgo Udalak, diru-laguntza hauen oinarriak. 

EUSKARA IKASTEN ARI DIRENENTZAKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA
Xedea
"Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2019-2020 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrei dirulaguntzak emateko".

Diru-laguntzen zenbatekoa

-Matrikula kostuaren %100a, 600 euroko mugarekin, %80ko asistentzia eta gutxieneko aprobetxamendua egiaztatzen bada.

Baldintzak 
-Usurbilen erroldatua egotea.
-16 urtetik gora izatea.
-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, % 80ko asistentzia izatea. Autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea.
-Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea; Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa.

Diruz lagunduko diren ikastaroak
HABEk homologatutako ikastaroak:
-Autoikaskuntza.
-EGA, alfabetatze ikastaroak, eta C2 mailakoak.
-Udako ikastaroak eta barnetegiak; ez da laguntzarik emango egoitza gastuetarako. Familia barnetegien kasuan, gurasoen egoitza gastuen erdia lagunduko du diruz Udalak.
-Xede berezietako ikastaroak; merkatari eta guraso taldeak.

Ikastaro ez homologatuak:
"Modulazio txikikoak, baina beti ere ikasturtean zehar urrats bat gainditzen bada".

Eskabideak aurkezteko epea 
Ekainak 29-uztailak 10 (bi egunok barne). 


BEHAR EKONOMIKO BEREZIAK DITUZTEN EUSKARA IKASLEENTZAKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA
Xedea
"Usurbilgo Udalari garrantzitsua iruditzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordaintzeko arazo bereziak dituzten herritarrak.  Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie. Oinarri hauek dirulaguntza hauek emateko baldintzak jasotzen dituzte". 

Diru-laguntzen zenbatekoa
Matrikula kostuaren %100a, 600 euroko mugarekin, %80ko asistentzia eta gutxieneko aprobetxamendua egiaztatzen bada.

Baldintzak
-Usurbilen erroldatua egotea.
-Behar ekonomiko berezia duen euskara ikaslea izatea.
-Behar ekonomiko berezia duten herritarrei euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko zaie.
-2020ko uztailetik 2021eko ekainaren 30era eginiko ikastaroak lagunduko dira diruz.
-Dirulaguntza eskaerak euskaltegiko matrikulazioa bideratzerakoan aurkeztu beharko dira. 
-Dirulaguntzen zuriketa 2021eko uztailaren 5etik 9ra egingo da.

Eskabideak aurkezteko epea 
Euskaltegiko matrikula egiten dutenean aurkez ditzakete; zuriketa, 2021eko uztailaren 5etik 9ra artean egin beharko da.

AISIALDIKO BEGIRALE EDO ZUZENDARI IKASTAROAK EGIN DITUZTENENTZAKO DIRULAGUNTZAK
Xedea
"
Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2019-2020 ikasturtean zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duen usurbildar orori dirulaguntzak emateko".

Diru-laguntzen zenbatekoa
-Begirale ikastaroa: matrikularen %50a (gehienez ere 250 €). 
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen %50a (gehienez ere 170 €).

Baldintzak
-16 urtetik gora izatea.
-Usurbilen erroldatua egotea.
-2019ko uztailetik 2020ko ekainera aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin izana.
-Ikastaroa euskaraz eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
-Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditu eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.
-Araututako epearen baitan titulua lortzen ez bada, itzuli egin beharko zaio Udalari jasotako dirulaguntza.

Eskabideak aurkezteko epea 
2020ko ekainaren 29tik uztailaren 10era (bi egunok barne).

Informazio gehiago: usurbil.eus