Donostiako 81. Musika Hamabostaldiko bi kontzertu Salbatore Elizan

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 9a, 08:21

Urtero moduan "Organo Zikloa" antolatu du Donostiako 81. Musika Hamabostaldiak abuzturako. Eta ziklo honen baitan, besteak beste, Usurbilen kontzertu bat ospatu ohi da. Aurten baten faltan bi iragarri dituzte. Bizi dugun osasun krisialdira egokituriko bi hitzorduotarako gonbidapenak eskuragarri jarri ditu antolakuntzak.

Donostiako 81. Musika Hamabostaldiaren baitan, "Organo Zikloa" iragarri dute urtero moduan. 13 kontzertu iragarri dira aurtengo edizioan. Guztiak doakoak. Tartean, bi kontzertu Usurbilen; abuztuaren 2an eta 9an. "Kontzertu hauetara joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea", ohartarazi dute antolatzaileek. Gonbidapenak eskuragarri dituzue jada. 

Gogoan izan, bizi dugun osasun krisialdira egokituriko Salbatore Elizako kontzertuak izango dira; aforoa mugatua izango da. Emanaldiotara joateko neurriok bete beharko dira:
-Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hamabostaldiko kontzertu eta ikuskizun guztietan.
-Kontzertu edo ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin joatea gomendatzen da.
-Aretoko arduradunen zehaztasunak jarraitu beharko dira: haiek gomendatu eta adierazitako ibilbideak, distantziak, aretotik ateratzeko oharrak...
-Aretotik ateratzeko baino ezin izango da eserlekutik mugitu.
-Neurri hauek aldaketak jasan ditzakete.

DONOSTIAKO 81. MUSIKA HAMABOSTALDIA: "ORGANO ZIKLOA"
Abuztuak 2, igandea
20:00 Loreto Fernandez Imaz organo jolearen eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoaren emanaldia Salbatore Elizan. "Couperin, Fauré, Messiaen, Guridi, Sorozabal eta abarren obra".

Abuztuak 9, igandea
20:00 Pablo Mezzelani (instrumentu multietnikoak), Pedro Aguinaga (biolina) eta Loreto Aramendi (organoa) hirukotearen emanaldia. "Franck, Duruflé, Liszt eta “Vientos y Piedras” (Armenia, Bolivia, Afganistan, Argentina, Txina, eta beste hainbat lekutako pieza tradizionalak)".

Sarrerak: gonbidapenak Musika Hamabostaldiaren bulegoetan (Zurriola Hiribidea 1, astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30) eskuragarri edo 943 003 170 telefono zenbakian. Aforo mugatua.
Informazio gehiago: quincenamusical.eus
Antolatzailea: Donostiako 81. Musika Hamabostaldia.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.