#U12

Osasun krisialdia tarteko, zenbait hautesleku lekuz aldatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 10a, 09:20
Oiardo Kiroldegian egokitu dituzten hauteslekuak. Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.

Bizi dugun osasun krisialdira egokituriko hauteskundeak deitu dira uztailaren 12an. Ezohiko testuinguruan ospatuko direla gogoraraziko diguten hainbat adierazle aurkituko ditugu hitzordu honetan; besteak beste hauteslekuetan. Bozkatzeko zenbait gune lekuz aldatu dituzte. Ordutegia ohikoa izango da; 9:00-20:00 artean bozkatu ahalko da.

Gogoan izan, bizi dugun osasun krisialdia tarteko, zenbait hautesleku lekuz aldatu dira, ez bakarrik Usurbilen baita Gipuzkoako beste hainbat udalerrietan ere. Zerrenda eguneratua-behin betikoa- argitaratu du egunotan Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Ohi bezala, guztira 9 hauteskunde mahai osatzen dira inguruotan. EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeotan ere hala izango da, baina aldaketekin; "Koronabirusaren ondorioz, eta segurtasun neurriak ahalik eta ondoen betetze aldera, hauteslekuetan bi aldaketa egin dira", zehaztu du Usurbilgo Udalak. 

Batetik, Udarregi Ikastolan egokitu ohi izan diren hiru mahaiak Oiardo Kiroldegira lekuz aldatuko dituzte. Kokagune berria prestatu dute, Usurbilgo Udalak atera eta albiste honi atxikitako argazkiak erakusten duen moduan. Bestalde, "Aginagako eskola txikiko geletako bat erabili beharrean, psikomotrizitate gela erabiliko da (frontoi aldetik sartuta, ezkerreko gela)", ohartarazi du Udalak.

Gainerakoan, orain arte bezala, bi hauteskunde mahai Kalezarko Haur Eskolan osatuko dira, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta beste bi Zubietan. Zubieta bi mahai, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Kokagune aldaketak izan arren, ordutegia ohikoa izango da; 9:00-20:00 artean bozkatu ahalko da.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA 9

USURBIL

1

1

 

B

JZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)


HAUTESKUNDEEI BEGIRAKO EGUTEGIA
-Ekainak 22-uztailak 10 (14:00): posta bidez bozkatzeko aukera.
-Ekainak 26-uztailak 10: hauteskunde kanpaina.
-Uztailak 11: hausnarketa eguna.
-Uztailak 12: hauteskunde eguna.
-Abuztuaren 1a baino lehen: hautetsien izendapena.