Idoia Torregarai eta Zubietako Ameri Goikoa gaurko ETB-ren "Sukalerrian" saioan

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 10a, 08:01

Joseba Arguiñanok Euskal Telebistan aurkezten duen saioan sukaldatzen ariko da NOAUA! K.E.-ko lehendakaria ostiral honetan. Zubietako Ameri Goikoa baserrikoekin ere egongo da ETB1-eko programa.

Astelehenetik ostiralera ETB1-ek eskaintzen duen "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioara egunero lagun bat sukaldatzera gonbidatzen dute. Gaurkoan (uztailak 10) Idoia Torregarai NOAUA! K.E.-ko lehendakariak parte hartu du. "Umorearekin lotutako proiektu asko egin ditu Idoiak, eta alaitasuna eta freskotasuna ekarriko dio "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioari", iragarria zuten ETB-tik. 

Umorea, umorearen onurak, emakume umoregileen lana goraipatu du Torregaraiak. Solasean aritu diren artean Idoiak eta Josebak "begetarianoentzat aproposa den platera prestatuko dute: barazki erreak gazta freskoarekin, fruitu lehorrekin egindako ozpin-oliotan".

Sukalde kontuetan murgilduak daudela, euskal ekoizleekin ere egon da ETB-ren programa. Tartean, Zubietako Ameri Goikoa baserrian. Tomas eta Eneritz Imaz aita-alabek etxeko ekoizpenaren berri eman diote Euskal Telebistari.

Albiste honi atxikiak dituzue saioko bi bideo. Programa osorik, eitb.tv atarian ikusi ahalko duzue.