#U12

Ohiko hautesleku kopurua, zenbaitek kokagune berria

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 12a, 08:24
Oiardo Kiroldegian egokitu dituzten hauteslekuak. Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.

Covid19-aren eraginez ezohiko testuinguruan ospatuko dira EAE-ko Legebiltzarra berritzeko gaurko hauteskundeak. Hauteslekuetan nabariko da; aurreko deialdietan Udarregi Ikastolan kokatu izan dituzten hauteslekuak OIardo Kiroldegian egokitu dituzte, Aginagako eskolakoa eraikin bereko psikomotrizitate gelan. Ordutegia ohikoa izango da; 9:00-20:00 artean bozkatu ahalko da.

Ohi bezala, guztira 9 hauteskunde mahai osatzen dira inguruotan. EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeotan ere hala izango da, baina aldaketekin; "Koronabirusaren ondorioz, eta segurtasun neurriak ahalik eta ondoen betetze aldera, hauteslekuetan bi aldaketa egin dira", zehaztu du Usurbilgo Udalak. 

Batetik, Udarregi Ikastolan egokitu ohi izan diren hiru mahaiak Oiardo Kiroldegira lekuz aldatuko dituzte. Kokagune berria prestatu dute, Usurbilgo Udalak atera eta albiste honi atxikitako argazkiak erakusten duen moduan. Bestalde, "Aginagako eskola txikiko geletako bat erabili beharrean, psikomotrizitate gela erabiliko da (frontoi aldetik sartuta, ezkerreko gela)", ohartarazi du Udalak.

Gainerakoan, orain arte bezala, bi hauteskunde mahai Kalezarko Haur Eskolan osatuko dira, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta beste bi Zubietan. Zubieta bi mahai, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Kokagune aldaketak izan arren, ordutegia ohikoa izango da; 9:00-20:00 artean bozkatu ahalko da.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA 9

USURBIL

1

1

 

B

JZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

OIARDO KIROLDEGIA

GERNIKA IBILBIDEA  9

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)