#U12

EHBildu hautagai zerrenda bozkatuena

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 12a, 22:00

EHBildu nagusi Usurbilen, EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeetan, bozken %100 zenbatua dagoenean. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ. Abstentzioa %42,02koa.

Usurbilen EHBildu nagusi EAE-ko Legebiltzarra berritzeko igande honetako hauteskundeotan. Bozka ematera joandako hamarretik ia sei lagunek koalizioaren hautagai zerrenda babestu dute. Bigarren indarra EAJ-PNV bozken %24,30rekin. Askoz atzerago bozken %6,78 eskuratuta, PSE-EE. Eta tarte txikiagatik laugarren indar bozkatuena Podemos-IU, %5,93 jasota. PP eta Ciudadanos aliantzak 54 bozka eskuratu ditu, eta VOX-ek 15.

2020/7/12: EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak
Errolda: 4.722.
Zenbaturiko bozka kopurua: %100.
Parte hartzea: %57,98.
Abstentzioa: %42,02.


EHBildu: 1.592 / %58,72
EAJ-PNV: 659 / %24,30
PSE-EE/PSOE: 184 / %6,78
Podemos-IU: 161 / %5,93
PP+Cs: 54 / %1,99
Equo Berdeak: 25 / %0,92
VOX: 15 / %0,55
EB-AZ: 11 / %0,40
PACMA/ATTKA: 8 / %0,29
Recortes Cero-LV-M: 1 / %0,03
P-LIB: 1 / %0,03
UCDE: 0 / %0,00
PUM+J: 0 / %0,00
LXE-EAL: 0 / %0,00