#U12

%42,02ko abstentzioa Usurbilen, Gipuzkoako eta EAE-ko bataz bestekoaren azpitik

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 12a, 21:53

Parte hartzeak izandako beherakada, abstentzio altua, amaitu berri den EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskunde egun honetako datu azpimarragarrienetarikoa dugu.

Ia "gehiengo osoa" eskuratu du abstentzioak EAE-ko Legebiltzarra berritzeko hauteskundeetan. Parte hartzeari irabaztetik gertu ibili da oraingoan; gaur bozkatzera deituak zeuden herritarren %47,15ek ez bozkatzea erabaki du. Bestela esanda, parte hartzea %52,85ekoa izan da Araban, Bizkaian eta GIpuzkoan. Usurbil udalerri gipuzkoarra izanda, herrialde mailan %45,46ko abstentzioa izan da edo %54,56ko parte hartzea.

Datuokin, Usurbilen parte hartze handixeagoa izan da. Udalerri honetan, %57,98ko parte hartzea izan da. Abstentzioa %42,02koa. Gipuzkoan baino 3 puntu eta EAE mailan baino 5 puntu baxuagoa. 2016an, Usurbilen %63,64ko parte hartzea izan zen edo %36,36ko abstentzioa. Duela lau urteko ehunekoekin alderatuta, 6 puntu igo da abstentzioa Usurbilen.


2020
Usurbil: 
-Parte hartzea: %57,98.
-Abstentzioa: %42,02.

Gipuzkoa:
-Parte hartzea: %54,57.
-Abstentzioa: %45,43.

EAE:  
-Parte hartzea: %52,85
-Abstentzioa: %47,15.