Usurbilgo EAJ: "Iñigo Urkulluk gobernu sendo bat osatzeko bermea du"

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 15a, 08:10

Usurbilgo EAJ-PNVk bere esker ona adierazi du pasa den igandeko hauteskundeetan bere zerrendak herrian izandako babesarengatik.

Usurbilgo Alderdi Jeltzaleak idatzi baten bidez eskerrak eman nahi dizkie euren aldeko botoa eman duten guztiei. "Egoera zail honetan lanean jarraitzeko beharrezkoa dugun indarra eta bultzada jaso dugu", dio EAJren idatziak.

 

"Ilusio berberarekin jarraituko dugu lanean"

"Usurbilen jasotako 659 botoekin eta Euskadi osoko herrietan izandakoekin batera egoera zail honetan lanean jarraitzeko beharrezkoa dugun indarra eta bultzada jaso dugu eta Iñigo Urkulluk gobernu sendo bat osatzeko bermea du", dio Usurbilgo EAJk. "Orain arte izandako ilusio berberarekin jarraituko dugu buru-belarri. Zutik gaude, eta zutik ekingo diogu koronabirusak sortu digun erronka zail honi. Horretarako herritarren zein erakunde guztien elkar lana beharrezkoa izango da”.