Sarek bizikleta martxa bat antolatu du uztailaren 23rako

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 15a, 12:29

‘Izan Bidea’ izeneko bizikleta itzulia uztailaren 23an hasi eta uztailaren 25ean amaituko da. Buruntzaldeko herritarrak lehen etapan partehartzera deitu dituzte.

Lehen etapa, uztailaren 23koa, Lekunberritik abiatu eta Donostiara helduko da. Tolosa, Andoain, Urnieta eta Hernanitik barrena igaroko da. "Partehartu nahi dutenak Lekunberritik abiatu daitezke edota Andoainen batu daitezke bestela", azaldu digu Aitor Landaluze Sare Usurbilgo kideak.

Buruntzaldeko Sareko kideek ekimenaren inguruko xehetasunak eman zituzten Andoaingo Goikoplazan. Bideoan dituzue azalpenak. 

Bideoaren egilea: Aiurri.