Kultur Bira

“Birritan bortxatua” antzezlana eta Jurgi Ekizaren emanaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko uzt. 18a, 08:59

Uztailari dagokion eskaintzan azken txanpan murgiltzen ari da, sortzaileei oholtza eskaini eta udako aurreko urteetako jai ereduak ordezkatzen ari den Usurbilgo Kultur Bira. Larunbat honetan, bi emanaldi eskainiko dira hitzordu berean; 20:00etan hasita Udarregi Ikastolako erdiko aretoan, Nagore Laffageren eta Iruñeako talde bortxaketako epaiketetan oinarrituriko "Birritan bortxatua" antzezlana eta Jurgi Ekizaren emanaldia. Bihar, Herri Kirolen Eguna. Hitzordu guztiotarako izen ematea itxita dago; hurrengo astekoetarako zabalik oraindik.

KULTUR BIRA
UZTAILAK 18, LARUNBATA
20:00 “Birritan bortxatua” antzezlana eta Jurgi Ekizaren emanaldia Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
“Antzerkia eta zuzeneko musikak uztartuko ditu uztaileko hirugarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, “Birritan Bortxatua” antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko “fikzio-dokumental” estiloko antzezlana dugu.
Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen disko bakarlari gisa. Rock ilun eta pertsonala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra”.

UZTAILAK 19, IGANDEA
Herri Kirolen Eguna
10:00 Sega ekitaldia Amitzaren eskutik, Udarregi Ikastolaren pareko belardian.

12:00 Gipuzkoako Harri Txikitako Txapelketa herriko plazan.
Partaideak: Manex Aburuza Alduntzin, Iraitz Arruti Artetxe, Iñigo Eizagirre Askaray "Eiza", Gorka Etxeberria Ikutza, Aimar Irigoyen Jauregi, Hodei Iruretagoiena Uria "Izeta IV", Mikel Lopetegi Gereka "Urra", Xabat Olaizola Arizti.
-3 minutuko txanda harri bakoitzarekin: garailea kilo gehien altxatzen dituena izango da.
-Harriak: 125 kg Kopa (10 arroa), 112,5 kg. kubikoa (9 arroa), 100 kg. bola (8 arroa).

18:00 Giza proba. 4 gizonezko 1.800 kiloko harriarekin. Partaideak: Gabriel Sarasola Ibargoien, Aitor Alkorta Etxeberria, Iñaki Portularrume Unanue, Iurgi Mendiluze Zuloaga eta Txomin Alkorta Sarriegi.
Ondoren, dema. Inaxio Telleria eta Jose Ramon Olazaranen idiak. 

UZTAILAK 24, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Odolaren Mintzoa
“Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango dugu Kultur Biran. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 22ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

UZTAILAK 31, OSTIRALA
20:00 Kontzertua Agiñako Eliza Zarraren kanpoan: Dalton Anaiak
“Elektropapo elektrotxarangako kideen proposamen akustikoa dugu Dalton Anaiak izeneko proiektu berria”.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez. Sarrerak eskuratzeko uztailaren 29ra arteko epea. Usurbilgo herritarrentzat bakarrik. 
Edukiera: 50 lagun.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.