Agur txalotu eta hunkigarria Joan Mari Torrealdairi

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 3a, 19:56

Agur txalotu eta hunkigarria astelehen arratsalde honetan, Joan Mari Torrealdarien aldeko hileta-elizkizunean. Agur dantzatu eta abestua.

Usurbilgo nahiz Euskal Herriko erakunde edo erakunde ezberdinetako ordezkariak, herritarrak, senide eta lagunak bildutako hileta-elizkizun hunkigarriak agurtu du joan den ostiralean zendu zen Joan Mari Torrealdai.

Amaieran, Jon Mayak dantzatuz agurtu eta oroitu du Torrealdai eta segidan, plazan Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak bi abesti eskaini dizkio; "adio laguna" eta "behin betiko". Txalo artean agurtu dute Torrealdai, agur ezin hunkigarriagoa izan da.

Eskertza
Ondoko eskertza mezua argitaratu dute Joan Mari Torrealdairen senideek:

"Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, Joan Mariren azken agurrean ondoan izan zareten guztioi, agurra goxoagoa eta ederragoa izan da zuei guztioi eskerrak. Eskerrik asko, adiskide, herritar, lankide, agintari, gizarte eragile, euskalgintzako eta kulturgintzako kide, euskaltzale oro. Eskerrik asko, bihotz altxagarri izan zarete. Ez adiorik!".

Torrealdai-Gorriti familia