PAKO ALKORTARI GORAZARRE

"Usurbildar asko zure lanari esker aritu gara pilotan"

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 11a, 15:24

Pako Alkortarekin pilotan ibilitako taldeak idatzi bat osatu du bere omenez. Enrike Huizik atzoko hileta elizkizunean irakurri zuena, hain zuzen. "Askotan entzun izan dugu herrigintza hitza", dio idatziak. "Zuk egin duzuna Usurbilen hori da; herrigintza". 

PAKO

                         

- ESKERRIK ASKO PAKO

- Usurbildar asko zure lanari esker aritu gara pilotan.

 

 

- ESKERRIK ASKO

- Beti pentsatu izan dugu, baloratu izan dugu, presente izan dugu, zuregatik izan garela pilotari, sentitu izan garela pilotari.

 

 

- ESKERRIK ASKO

- Askotan entzun izan dugu HERRIGINTZA hitza. Zuk egin duzuna Usurbilen hori da; HERRIGINTZA.

Nahi zenuelako

Zure borondatez

Inork eskatu gabe

Zuk bueltan EZER eskatu gabe.

 

Urte luzez zure ordu, lan, neke eta gogo horiei esker ASKO eman diozu herriari eta herritarrei.

 

 

- ESKERRIK ASKO

- Haur eta gazteei pilotan ibiltzeko aukera, astearte eta ostegun arratsaldero.

Beste garai batzuk baziren ere, neska bat baino gehiago ere ibiliak dira pilotan zurekin.

 

Herrian pilota partidak antolatu.

Kirol honen zaleei pilotaz gozatzeko aukera eman.

Federazioan, udaletxean... Harreman guztiak eraman.

 

 

- ESKERRIK ASKO

- Jakitun gara, zuk beti OZEN esaten zenuelako, LAGUNTZA izaten zenuela. "Eskerrak hauek laguntzen didaten" esaten zenuen. Baloratzen zenuen. "Hau dena ez dao bakarrik iteik" esaten zenuen.

 

 

- ESKERRIK ASKO ZUEI ERE

- Zenbat kantu saio eta txiste kontaketa Dyane 6 urdin eta Opel Corsa txuri barruan!!

Anekdota pila bat ditugu zurekin, ahazten ez zaizkigunak.

 

 

- ESKERRIK ASKO

- Zenbat usurbildarrek entzun dute hau:

" Gerriya sartu"

eo

" Ezkerra zertako dakak, pixa iteko?".

 

- ZUREKIN PILOTAN IBILI GAREN GUZTIOK ETERNIDADERAINO ERAMANGO DUGU ZURE OROIMENA.

GUZTION PARTETIK, ESKERRIK ASKO PAKO,

BEJONDEIZULA!!