Koronabirusa

9 kasu abuztua hasi zenetik

Noaua Aldizkaria 2020ko abu. 21a, 13:37

Osasun Sailaren arabera, 9 covid19 kasu detektatu dituzte Usurbilen abuztua hasi zenetik PCR proben bidez. Haietatik 3 aste honetan. Martxoaz geroztik 26 kasu antzeman dira udalerri honetan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren azken datuen arabera, abuztua hasi zenetik 9 dira jada Usurbilen PCR proben bidez covid19-a detektatu dioten herritar kopurua. Bederatzi kasuotatik 3 aste honetan bertan; bat astelehenean, gainerako bi positiboak azken 24 orduotan. Hilabeteko lehen bost kasuak abuztuko lehen astean detektatu zituzten (bat hilaren 4an, 2 hilaren 5ean, bat hilaren 6an eta beste bat hilaren 8an), beste bat abuztuaren 11n. Ganierako hirurak azken egunotan.

Honenbestez, covid19-aren eboluzioaren inguruko jarraipena egiten hasi zenetik, martxotik alegia Osasun Sailak 26 kasu antzeman ditu udalerri honetan. 

Usurbil eta Lasarte biltzen dituen osasun eremuari dagokionean ere kasu berriak antzeman dira azken egunotan; bat astelehenean, bi hilaren 18an, 3 asteazkenean eta beste 7 atzo. Osasun Saila martxoan pandemiaren inguruko jarraipena egiten hasi zenetik 119 dira jada covid19a detektatu diote herritar kopurua. 

Gorakadak etenik ez
Azken 24 orduotan 821 kasu detektatu dira Hego Euskal Herrian. 9.121 PCR proba egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 724 kasu positibo antzeman dituzte. Haietatik 138 Gipuzkoan, 431 Bizkaian eta 124 Araban. 31 EAE-tik kanpo bizi diren pertsonetan. 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 21 pertsona daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik behar lukeen oinarrizko birsorkuntza tasa 1,14ean dago.

EAE mailan covid19 kasuen gorakada etengabea islatzen duten ondoko grafikoak argitaratu ditu Osasun Sailak. Usurbilgo datuen segidan dituzue:





 

EAE mailako datuak