2020-21 ikasturtea

DBH-n ordezkapen lanak egiteko bi irakasle behar ditu Udarregi Ikastolak

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 1a, 17:23

Ezohikoa izango den 2020-21 ikasturte honetarako lan eskaintza baten berri eman dute Udarregi Ikastolatik. DBH-rako bi irakasle behar dituzte, ordezkapen lanak egiteko.

Abiatzear da ezohikoa izango den 2020-21 ikasturtea. Bi irakasleren beharrean dela jakinarazi du Udarregi Ikastolak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, DBH-rako bi ordezkapen betetzeko bi langile behar dituela adierazi du Facebook-en duen orrialdearen bidez; "Udarregi ikastolak, DBHko bi ordezkapen betetzeko irakasleak behar ditu!!!".

Profil ezberdinetako bi irakasle hain zuzen. Batetik, "euskal/ingeles filologia edota Itzulpengintza Graduondoa duen langilea, bestetik "Musikako Goi-Mailako titulazioa" duena. Interesdunek Udarregi Ikastolarekin jarri behar dute hartuemanetan.

UDARREGI IKASTOLAREN LAN ESKAINTZA
Hemen ikastolako lan iragarkiaren xehetasunak:

1.Euskal/ Ingeles Filologia edota Itzulpengintza Graduondoa (Master Titulu Ofiziala edo Lizentziatura)
DBHko Hezkuntza- Gaitasuneko Masterra
EGA (Euskara Gaitasun Agiria), C1 edo baliokidea.
LANALDIA: %43

2. Musikako Goi- Mailako titulazioa
DBHko Hezkuntza- Gaitasuneko Masterra
EGA (Euskara Gaitasun Agiria), C1, edo baliokidea.
LANALDIA: %37

Interesdunak bideotatik jar daitezela hartuemanetan Udarregi Ikastolarekin: usurbil@ikastola.eus / 943 36 12 16