2020-21 ikasturtea

Helduen Heziketan matrikulatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 1a, 16:30

18 urtetik gorakoentzako doako hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko aukera izango da irailaren 2tik aurrera. Hilaren 17an abiatuko dute ikasturte berria.

Helduen Hezkuntza Iraunkorrean (HHI) prest dute 2020-21 ikasturtea. Irailaren 17an hasiko dituzte eskolak, interesdunek aurrez eman beharko dute izena. Matrikulazio epea asteazken honetan (irailak 2) zabaltzekoak dira. Hainbat jakintzen ezagutzan sakondu, DBH-ko titulua atera, hizkuntza ezberdinetan trebatu edota lagun arte giro ederrean aisialdiko ekintzez gozatzeko aukera eskaintzen du.

HHI, 2020-21 IKASTURTEA
Oinarrizko prestakuntza
-Ingelesa, gaztelania, oinarrizko informatika, idazmena, irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia eta historiarekin lotuta artea...
-Bigarren hezkuntza, DBH-ko titulua lortzeko moduluak.
-Gaztelania atzerritarrentzat.
-Euskara 0-1-2 mailak.

Kultur ekintzak
Bidaia eta kultur irteerak.

Ekintza osagarriak
Antzerkia, pilates, yoga, areto dantzak...Lan eta Lan, ikasle eta ikasle ohien elkarteak antolaturik. 

Etorkinentzako programa
Euskara eta gaztelania, oinarrizko prestakuntza.

Matrikulazioa
Irailaren 2tik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 artean; astelehenetik ostegunera, 17:00-19:00 artean.

Ikasturte hasiera
Irailaren 17a.

Informazio gehiagorako:
epalasarte.eus
Usurbil: 943 36 12 73 / 012734aa@hezkuntza.net / Agerialde Eskola
Lasarte: 943 37 64 43 (fax: 943 36 66 08) / 012734aa@hezkuntza.net / Beheko Kale Bidea 1-3. (anbulatorioko eraikina)