"Usurbilen bizi, Usurbilen erosi!"

26 saritu Hurbilagoren udako kanpainan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 2a, 10:44
Hurbilago Elkarteko dendariak, kanpainako karroekin. Argazkien egilea: Hurbilago.

Uztailean zehar Hurbilago Elkarteko saltokietan erosketak egitearen truke, erosketa-orgak edo "karroak" eskuratzeko zozketan parte hartu zitekeen. Dagoeneko erosketak egitea erraztuko duten "Usurbilen bizi, Usurbilen erosi!" kanpainako "karroak" zozketatu dituzte. 26 izan dira sarituak. Hurbilagotik NOAUA!ra helarazitako argazkiotan dituzue.

Usurbilen bizitzeaz gain, erosketak egiten segitzeko prest. Dendako langile edo arduradunarekin eta "erosketa-orga" eskuetan. Hala ageri dira 26 herritar, albiste honi atxikita segidan dituzuen argazkietan. Denek Hurbilago Elkartetik uztailean zehar martxan izandako "Usurbilen bizi, Usurbilen erosi!" kanpainan parte hartu dute. 

Egitekoa erraza bezain garrantzitsua zen; ekimenaren leloak egoki adierazten duen moduan, herrian bizitzeaz gain, herriko saltokietan erosten aritu ziren uztailean zehar. Erosketen truke, datu pertsonalekin txartel bat bete eta denda bakoitzean zegoen kaxan utzi zuten. 

Zoriak egin du gainerakoa; Hurbilago Elkarteak eginiko zozketan laranja koloreko erosketa-orga irabazi dute. Orain arte bezala, norbera bizi den udalerrian kontsumitzen segitzeko. Herritik mugitu gabe, tokiko merkataritza sustatuz. Usurbilen bizitzen eta erosten jarraitzeko.



SARITUAK
Iratze Natur Denda: Arantza Martinez de Guereño


Lurda: Leire Aristizabal

Itzira Eraikuntzak

Marije Arropa Denda: Kontxi Zugasti

Aizpurua Okindegia: Pepita Arrillaga

NI Ile-apaindegia: Malali Agirresarobe

Bixen ile-apaindegia: Koro

Usurbil Optika: Pepi Odriozola

Lizardi Liburu Denda: Ugaitz Agirre

Iturralde Farmazia: Consuelo Lucero

Imanol Txapartegi Harategia: Amaia Kaperotxipi

Kaffa: Jon Mikel Larrea

Laukote: Maria Jesus Alkorta

Otar Goxo: Maria Peñagarikano

Alkartasuna Kooperatiba: Carmen Rioja

Mikel Arraindegia: Niko Mesa

Guria Taberna: Bitor Olarra

Aldamu Oinetakoak: Lorea

Intza ile-apaindegia: Bakartxo Irastorza

Juantxo Burdindegia

Artzabal: Timoteo

Esnaola Janari Denda

Laurok: José Garcia

Ane Ileapaindegia: Arantxa Alkorta

Opil Goxo

Arruti Harategia: Mikel Villafafila