Usurbildarrak Kontxako Banderaren gaurko sailkatze proban

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 3a, 08:25

Sailkatze estropadak bi egunetan ospatuko dira aurtengoan. Atzo emakumeen saioa ospatu zen, gizonezkoen txanda gaur (irailak 3). Zenbait herritar ariko dira datozen bi igandeotan Donostiako uretan norgehiagokan aritzeko lehiatuko dira ostegun arratsalde honetan.

Arraun mundua Donostiara begira da egunotan. Datozen bi igandeotan ospatuko da Kontxako Bandera. Covid19-ak baldintzatuko du aurtengo edizioa; sailkatze probak bi egunetan bereizi ditu antolakuntzak. Emakumezkoen proba atzo ospatu zen, gizonezkoen txanda gaur (irailak 3), 17:30etan hasita. Bertara ez joateko deia egin du antolakuntzak; estropiada ikusteko ohiko guneak (Kontxako pasealekua, kaia, Paseo Berria, Urgull...) itxi egingo dituzte.

Estropadetara ez joateko eskaera
Aldaketak baita bi igandeotan ere (irailak 6/13); ordubete lehenago ospatuko dira Kontxako Banderaren bi jardunaldiak. Emakumezkoena goizeko 10:00etan, gizonezkoena 11:00etan. 

Segurtasun neurri gehiago ere ezarri ditu antolakuntzak; besteak beste, ikusleei Donostiara ez joatea eskatu diete. Kontxako Banderaren jardunaldiak eta sailkatze probak hedabideetatik ikustea galdegin dute; Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu hitzordu guztiak. Ez da Gipuzkoako hiriburura joateko garraio zerbitzu berezirik izango aurten. Estropadak ikusteko ohiko guneak itxi egingo ditu antolakuntzak.

Usurbildarrak Kontxan
Emakumezkoetan aurten ez da herriko ordezkaririk izango. Gizonezkoetan, besteak beste, Hondarribiarekin Alex Udabe, Oriorekin Josu Ostolaza eta Ondarroarekin Iñaki Errasti lehiatuko da. Gaur argituko da nortzuk eskuratuko duten datozen bi igandeotako estropadetan parte hartzeko txartela.

Emakumezkoetan, Orio, Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika sailkatu dira. Donostiarra taldearekin batera lehiatuko dira hilaren 6an eta 13an Kontxan.

KONTXAKO BANDERA 2020
Sailkapen probak: irailak 2 (emakumezkoen sailkapen proba), irailak 3 (gizonezkoena), 17:30.
Jardunaldi egunak: irailak 6 eta 13. Aldaketa ordutegian: 10:00etan emakumezkoen arteko lehia, 11:00etan gizonezkoen artekoa.
Oharra: publikorik gabe eta segurtasun neurri artean ospatuko da aurtengo Kontxako Bandera. Bertara ez joateko deia egin dute antolatzaileek. Ez da garraio zerbitzu berezirik izango.
Informazio gehiago: Kontxako Bandera 2020
Sailkapen probetako parte hartzaileak: 
Emakumezkoak: A Cabo Club de Remo Chapela, Donostiarra Arraun Lagunak, Donostiarra-Lacturale, Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Arraun Elkartea, Isuntza-Elecnor, Lutxana-Ederra, Ondarroa Cikautxo, Orio, San Juan Igartza, SD Tiran, Pereira, Tolosaldea, Zumaia-Salegi jatetxea (Ez dute parte hartuko: Deusto-Tecuni-Bilbao, Lapurdi).

Gizonezkoak: Arkote Helvetia, Astillero, Bermeo Urdaibai Avia Echebastar, Cabo, Club de Remo Ares, Delteco-Zumaia, Deusto-Tecuni-Bilbao, Donostiarra-Amenabar, Getaria, Hibaika Susperregi Edukiontziak, Hondarribia Arraun Elkartea, Kaiku, Lapurdi, Lekittarra-Elecnor-BM, Mutriku, Ondarroa Cikautxo, Orio, Samertolameu-Oversea, San Juan, San Pedro-Serkom, Santurtzi-Transportes y Gruas Aguado, SD Tiran Pereira, SDR Pedreña-Grupo Dynasol, Zarautz-Babyauto, Zierbenas Bahias de Bizkaia.

Sailkatze probetako sailkapenak
Emakumezkoak
1. Orio (11:08.82)

2. Tolosaldea + 8.82 segundo (11:17.64)

3. Arraun Lagunak +12.26 segundo (11:21.08)

4. Zumaia +19.34 segundo (11:28.16)

5. Hondarribia +19.90 segundo (11:28.72)

6. San Juan +24.82 segundo (11:33.64)

7. Hibaika +29.14 segundo (11:37.96)

8. Ondarroa +35.14 segundo (11:43.96)

9. Cabo +39.10 segundo (11:47.92)

10. Isuntza +49.30 segundo (11:58.12)

11. Lutxana +49.92 segundo (11:58.74)

12. Tiran +53.20 segundo (12:02.02)

13. Chapela +1:10.48 (12:19.30)