"Gertuago" 2. fasean

Erosketa-bonu berriak eskuratzen hasiak dira herritarrak

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 4a, 12:18

Deialdia plazaratu eta berehala, Gertuago egitasmoko bigarren faseko erosketa-bonuak eskuratzen hasiak dira herritarrak. Gogoan izan, oraingoan saltoki gehiagotarako erosi daitezke; guztira, herri merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko 50etik gora establezimenduetarako. Egitekoa erraza da; sartu gertuago.eus atarian, erregistratu eta bonuak erosi. Bonuok dendetako erosketetan xahutu ahalko dira.

Erosketa-bonuak erabiltzeko moduak lehengo bera izaten segiko du. Lehenbizi gertuago.eus atarian erregistratu beharko da. Bertan, "Gertuago" kanpainan parte hartzen ari diren saltokien zerrenda agertuko zaizue. Nahi duzuen saltoki eta dendak eskaintzen dituen 20, 500 edota 100 euroko erosketa bonuak hautatu eta bonuon erosketa telematikoki egin beharko da. Udalak ohartarazi duenez, "tabernen kasuan 5 eurokoak izango dira eskainiko diren bonuak. Inprimatuta eramateko eskatuko dute, lana errazteko".

Emailez jasoko dira gero bonuok. Bonuokin aipatu dendara joan eta erosketak egin. Horixe bultzatu nahi baita, dendaria lagundu eta herritarrek herrian bizitzeaz gain, bertan erostea. Denda fisikoetara joanda. Gogoan izan, %20ko deskontua aplikatuta eskuratu ahalko dira bonuok. %20 hori Udalak hartuko du bere gain. 

Mugimendu bizia
Sektore anitza dugu, denetariko jarduerak ditu udalerri honek. Erosketa-bonuen eskaintzari dagokionean ere errealitate anitza dugu. Saltoki batzuetan agortuak dituzte egitasmoaren lehen fasean eta bigarren fase honetan eskuragarri jarritakoak. Beste batzuk, lehenengo fasekoak agortuak, bigarrenak saltzen hasiak. Badira, lehen eta bigarren faseetako erosketa-bonuak eskuragarri dituztenak. Edota lehen fasean salgai zituzten erosketa-bonuak eskuragarri izaten segitzen dutenak.

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko 55 saltoki guztira. Hemen ostiral eguerdi honetan, gertuago.eus atarian sartu eta gune bakoitzak salgai zituen erosketa-bonuen kopurua:

GERTUAGO. EUS: EROSKETA-BONUAK SALTOKIZ SALTOKI
Aginaga Sagardotegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 50 euroko 39.

Juantxo Burdindegia
1. faseko bonuak: 20 euroko 43.
2. faseko bonuak: 20 euroko 100.

Errazkin Bizikletak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 88.

Urtinea
1. faseko bonuak: 20 euroko 12.
2. faseko bonuak: 20 euroko 60, 50 euroko 16.

Gure-Elkartea adinekoen elkarteko taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 90, 5 euroko 40.

Atxega Jauregia jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 100.

Txirristra taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 49, 5 euroko 199.

La Chimenea Altzariak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Arruti harategia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 71.

Aialde Berri sagardotegia
1. faseko bonuak: 16 botila sagardo 20 eurotan erosteko 87.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 50 euroko 25.

Iratze Natur Denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 11, 50 euroko 17.

Ekaitz Garmendia Merino-Usurbilgo Hortz Klinika
1. faseko bonuak: 20 euroko 2.
2. faseko bonuak: 50 euroko 22.

Laukote okindegia-kafetegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 384.

Bazar China
1. faseko bonuak: 5 euroko 400.
2. faseko bonuak: 5 euroko 400.

Irati Ibargoien Fisioterapia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 7.

Artzabal jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 25, 50 euroko 18.

Txiriboga taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 392.

Bordatxo taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 360, 20 euroko 10.

Txalaka fruta-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 32.

Bixen ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 82.

Lizardi liburu denda
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Saizar Jatetxea
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 15.

Laurok liburu-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Otar-goxo
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 14, 50 euroko 5.

Ixabel Esnaola Estetika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 15, 50 euroko 15.

Lurda Mertzeria
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 50, 50 euroko 17.

Aldamu Konponketak
1. faseko bonuak: 20 euroko 75.
2. faseko bonuak: 20 euroko 100.

Oinutsik Podologia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 71.

Antton Bernal Ruiz de Oña-Usurbilgo Hortz Klinika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Herrikobarra Okindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 50, 5 euroko 200.

Esnaola Janari-denda
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 23.

Arrate Taberna
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 400.

N.I. ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Farmacia Amenabar
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 99.

Al-rai
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 100.

Itzira Eraikuntzak
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Marije Arropa Denda
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 50 euroko 19.

Imanol Txapartegi Harategia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 90.

Kamden Hizkuntzak
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 50 euroko 14.

Enar Estetika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Solozabal Autoeskola
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: agortuak.

Intza ile-apaindegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 11.

Antxeta
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 50, 50 euroko 20.

Saizar Sagardotegia
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 50 euroko 33.

Opil Goxo
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 5 euroko 392.

Eroski City Supermerkatua
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 50 euroko 1.

Usurbil Optika
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: agortuak.

Sekaña Erretegia
1. faseko bonuak: 20 euroko 69..
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.

Zumeta Jatetxea
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 100.

Lourdes Larrañaga Estetika Zentroa
1. faseko bonuak: 20 euroko 32.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.

Aizpurua Okindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 100.

Anais Estilista
1. faseko bonuak: agortuak.
2. faseko bonuak: 20 euroko 85.

Ane Ile-Apaindegia
1. faseko bonuak: 20 euroko 41, 50 euroko 18.
2. faseko bonuak: ez du parte hartu.

Mikel Arraindegia
1. faseko bonuak: ez zuen parte hartu.
2. faseko bonuak: 20 euroko 48.

Oharra:
1. faseko erosketa-bonuen iragungitzea: 2020ko abenduaren 31.
2. faseko erosketa-bonuen iraungitzea: 2020ko martxoaren 31.

Informazio gehiago eta erosketa-bonuak erosteko: gertuago.eus