Usurbildarrak Kontxan

Herri ordezkaritza izango dute Kontxako Banderan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 4a, 08:28

Covid19-ak baldintzatuta, bi egunetan ospatu behar izan den Kontxako Banderarako sailkapen probek herri ordezkaritzaren parte hartzea izan dute. Eta sailkatzea lortu ere bai. Datozen bi igandeotako estropada ezagunetan lehia bizian ikusiko ditugu zenbait herritar.

Emakumezkoetan aurten ez da herriko ordezkaririk izango. Gizonezkoetan, tartean, Hondarribiarekin Alex Udabe, Oriorekin Josu Ostolaza. Iñaki Errasti aginagarra talde kide duen Ondarroak, segundu gutxiko tarteagatik zortzigarren postuan amaitu zuen osteguneko sailkapen proba eta ez du datozen bi igandeotan Donostiako uretan lehiatzeko aukerarik izango.

Emakumezkoen jardunaldietarako Orio, Tolosaldea, Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika sailkatu dira. Donostiarra taldearekin batera lehiatuko dira hilaren 6an eta 13an Kontxan. Gizonezkoetan, Zierbena, Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai-Bermeo, Cabo eta Zarautz. Arraunlari talde guztiok ere Donostiarrarekin batera lehiatuko dira datozen bi igandeotan Kontxan.

Estropadetara ez joateko eskaera
Aldaketak baita bi igandeotan ere (irailak 6/13); ordubete lehenago ospatuko dira Kontxako Banderaren bi jardunaldiak. Emakumezkoena goizeko 10:00etan, gizonezkoena 11:00etan. 

Segurtasun neurri gehiago ere ezarri ditu antolakuntzak; besteak beste, zaletuei Donostiara ez joatea eskatu diete. Kontxako Banderaren jardunaldiak eta sailkatze probak hedabideetatik ikustea galdegin dute; Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu hitzordu guztiak. Ez da Gipuzkoako hiriburura joateko garraio zerbitzu berezirik izango aurten. Estropadak ikusteko ohiko guneak (Kontxako pasealekua, kaia, Paseo Berria, Urgull...) itxi egingo dituzte.

KONTXAKO BANDERA 2020
Jardunaldi egunak: irailak 6 eta 13. Aldaketa ordutegian: 10:00etan emakumezkoen arteko lehia, 11:00etan gizonezkoen artekoa.
Oharra: publikorik gabe eta segurtasun neurri artean ospatuko da aurtengo Kontxako Bandera. Bertara ez joateko deia egin dute antolatzaileek. Ez da garraio zerbitzu berezirik izango.
Informazio gehiago: Kontxako Bandera 2020

Sailkatze probetako sailkapenak
Emakumezkoak
1. Orio (11:08.82)

2. Tolosaldea + 8.82 segundo (11:17.64)

3. Arraun Lagunak +12.26 segundo (11:21.08)

4. Zumaia +19.34 segundo (11:28.16)

5. Hondarribia +19.90 segundo (11:28.72)

6. San Juan +24.82 segundo (11:33.64)

7. Hibaika +29.14 segundo (11:37.96)

8. Ondarroa +35.14 segundo (11:43.96)

9. Cabo +39.10 segundo (11:47.92)

10. Isuntza +49.30 segundo (11:58.12)

11. Lutxana +49.92 segundo (11:58.74)

12. Tiran +53.20 segundo (12:02.02)

13. Chapela +1:10.48 (12:19.30)



Gizonezkoak

1.- Zierbena 19'45"

2.- Orio + 3"

3.- Hondarribia + 4"

4.- Santurtzi + 13"

5.- Urdaibai-Bermeo + 14"

6.- Cabo + 21"

7.- Zarautz + 31"

Kanporatutakoak:

8.- Ondarroa + 34"

9.- Ares + 41"

10.- Lekeitio + 45"

11. Pedreña + 49"

12. San Pedro + 53"

13. Samertolameu 59"

14. Tiran + 1'03"

15. Kaiku + 1'04"

16. San Juan + 1'19"

17. Deustu-Bilbo + 1'20"

18. Getaria +1'24"

19. Zumaia + 1'27"

20. Mutriku + 1'53"

21. Hibaika + 2'35"