Oporraldi osteko lehen NOAUA!rako oharrak helarazteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 7a, 07:55

Asteotako etenaldiaren osteko lehen NOAUA! aldizkaria irailaren 11n argitaratuko dugu. Oharrak edo zorion-agurrak helarazteko astelehen hau (irailak 7) duzue azken eguna.

Uztailaren 24an argitaratu genuen oporraldi aurreko azken aldizkaria. Datorrena, ostiralean, irailaren 11n plazaratuko dugu. 834. zenbaki horretarako ohar edo zorion agurrik baduzue, astelehen hau, irailaren 7a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera.

NOAUA! K.E. bazkideei: "Une zail hauetan inoiz baino gehiago eskertzen da zuen laguntza fina"
Ezohiko urtea bizitzen ari gara eremu guztietan, baita NOAUA! Kultur Elkartean ere. Halere uztailean bazkideei helarazitako gutunean kultur elkartetik adierazi moduan, "zailtasunak zailtasun, aldizkaria etxe guztietara eramaten ez dugu hutsik egin eta webgunean ere bisita kopurua igo da nabarmenki. Elkarteko bestelako jarduera ere aurrera doa eta Udajolas martxan jarri ahal izan dugu herriko haur eta gazteekin".

Une bereziotan eskerrak helarazteko baliatu nahi du NOAUA! K.E.-k. "Mila esker gure ondoan izateagatik. Momentu zail hauetan inoiz baino gehiago eskertzen da zuen laguntza fina". 

Bazkidetza 
Kultur elkartea uztailaren 20an hasi zen bazkidetza kobratzen; azken urteon ildotik, 40 euro. Bazkidetza kontu korronte bidez kobratzea baimendua duzuenok, bide horretatik kobratuko zitzaizuen. Eskuz ordaintzeko ohitura duzuenok NOAUA! ren kontu zenbakian sartu edo kultur elkarteko egoitzara eramanda bideratu ahalko duzue. Hemen duzue NOAUA!ren kontu zenbakia: ES03 3008 0259 11 3086496928. Azken urtean zehar, datu pertsonaletan aldaketarik izan baduzu, "guri ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizuke".  

Gogoan izan, bazkidetzaren truke, kultur elkarteak antolaturiko ekitaldietarako sarrerak merkeago eskura ditzakezuela, urtean zehar antolatzen ditugun zozketetan sari ederrak irabazi edota errenta aitorpenean hobaria aplikatuko zaizuela. "Eskertu egin nahi dizugu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun zure ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzun ahalegina".

Tapak eta aurkibideak
Gogoan izan bestalde, 2019ko NOAUA! aldizkarien bilduma osatu nahi baduzue, horretarako aukera eskaintzen segitzen du NOAUA! K.E.-k. Tapa eta aurkibidearekin koadernatu ditzakezue. Bazkideok azala eta aurkibidea doan jaso ditzakezue kultur elkarteko egoitzan (Bordaberri 3, behea). Bazkide ez direnek 3 euro ordaindu behar dituzte tapa edo azalarengatik, eta 1,20 euro aurkibidearen truke. Koadernatzea Lizardi edo Laurok liburu dendan egin daiteke; koadernatzea berdin ordaindu behar dute bazkideek eta bazkide ez direnek.