2020-21 ikasturtea

Muxurbilen antzerki ikastaroak hilabeteotarako

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 9a, 09:18

Antzerkigintzak ere bere tartea izango du 2020-21 ikasturte berriko Usurbilgo ikastaroen eskaintzan. Muxurbilek adin guztietako herritarrentzat saioak iragarri ditu. 

Klaseak iragarri dituzte, haur, nerabe nahiz helduentzat. “Oraingoz larunbat goizetan”. Osasun neurriak aintzakotzat hartuta eta talde txikiagoak osatuta bideratuko dituzte ikastaroak. Informazio gehiagorako: ixabel.agirresarobe@gmail.com / 675 712 383

Urteak daramatza Muxurbil Antzerki Taldeak antzerkigintzarako zaletasuna sustatzen Usurbilen. Baita eremu honetako lanketa bideratzen ere; jendaurrean agertu eta aritzeko gaitasunen trebatzea besteak beste. Covid19-aren eraginez aurten ez da posible izan, baina aurreko ikasturteetan, irailetik ekainera egiten zituzten saioetan antzezlan bat prestatu eta ikasturtean zehar jendaurreko zenbait emanaldi eskaintzen zituzten. 2017. urte amaieran esaterako, aurrez landutako “Ihesean” eta “Etxe misteriotsua” izeneko bi laburmetrai aurkeztu zizkieten Sutegiko auditoriora joandakoei.  Urte hasiera honetan ere beste bideo bat igo zuten Youtuben duten "Muxurbil Antzerki Taldea" kanalera. Albiste honi atxikia duzue.



Oiardo Kiroldegia
-Helduentzat: spinning, pilates, pilates plus, 3. adina, mantendu gimnasia, zunba, jumpfrit, hipopresiboak, yoga-mindfullness, yoga edota ur jarduerak (entrenamendu trinkoa, matropilates, aquagym, igeriketa hobekuntza, igeriketa hastapena).
-Haurrentzat: zumba gazte, spinning (14-18 urte) edota igeriketa taldeak. 

Online izen emateko epeak

Helduak

  • Irailak 8-13: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek izena emateko epea.
  • Irailak 14: izena emandako pertsona kopurua taldearen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei.
  • Irailak 15tik aurrera: plazaren bat libre geldituko balitz, izena emateko aukera izango lukete.
  • Helduek izena emateko formularioa.

Haurrak

  • Irailak 15-20: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek izena emateko epea.
  • Irailak 21: izena emandako pertsona kopurua taldeen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei. Adinaren arabera izango dira taldeak.
  • Irailak 22tik aurrera: plazaren bat libre geldituko balitz, haurrek igeriketa ikastaroetan izena emateko aukera.
  • Haurrek izena emateko formularioa.

Aldagelen erabilera

  • Ikastaroetako parte-hartzaileek aldagelak erabili ahal izango dituzte, ikastaroa hasi baino 15 minutu lehenago sartuta; ikastaroaren ondoren, beste 15 minutu izango dituzte aldatzeko.
  • Hala ere, beharrezkoa ez bada aldagelak ez erabiltzea gomendatzen da.

Ordainketak

  • Ordainketa guztiak bankutik helbideratuta egitea lehenetsiko da.

Oharra: Ikastaroaren zati bat Covid19agatik bertan behera geldituko balitz, ikastaroa bukatzean egingo litzateke dagokion proportzioaren zatia.

Informazio gehiagorako: Kiroldegian bertan / 943 37 24 98



Usurbil Judo Elkartea
2020-21 kirol urtera begira da baita Usurbil Judo Elkartea. Denboraldi berrirako izen emateko epea irailaren 9an zabalduko dute. Hortik aurrera, astelehen eta asteazkenetan 17:30-18:30 artean Oiardo Kiroldegian bideratu ahalko da matrikulazioa. “Oiardo Kiroldegiko aldapako sarreran egongo gara”, ohartarazi dute judo bilgunetik. Izen ematea bideratzeaz gain, duten eskaintzaren berri jasotzeko aukera izango da.

Kirol urte berria noiz hasi asmo duten ere zehaztu du Usurbil Judo Elkarteak. “Eskola adineko judoko ikastaroa urriaren 5ean hastea aurreikusten da”, ohartarazi dute.

Helduen Heziketan matrikulatzeko garaia
Helduen Hezkuntza Iraunkorrean (HHI) prest dute 2020-21 ikasturtea. Irailaren 17an hasiko dituzte eskolak. Interesdunek zabalik dute izen ematea. Hainbat jakintzen ezagutzan sakondu, DBH-ko titulua atera, hizkuntza ezberdinetan trebatu edota lagun arte giro ederrean aisialdiko ekintzez gozatzeko aukera eskaintzen du (bidaia eta irteera kulturalak, antzerkia, pilates, yoga, areto dantzak...). Migranteei zuzenduriko programa ere badute. Informazio gehiagorako:
epalasarte.eus

Oiardo Kiroldegia
Kirol urte berri honetan, igerilekuko kale bakoitzean bi erabiltzaile ibili ahalko dira. Bestalde, hainbat ikastaro ere abiaraziko dituzte Kiroldegian, baina erabiltzaile gutxiagorekin talde bakoitzean, “areto bakoitzaren edukieraren arabera, euren artean distantzia mantendu ahal izateko”.

Ordutegia
Lanegunak: 07:00-12:30 / 14:30-22:00 [igerilekua: 12:15 eta 21:00].
Larunbatak: 09:00-21:30 [igerilekua: 21:00].
Igandeak eta jaiegunak: 09:00-13:30 [igerilekua: 12:45].

Ikastaroetako izen ematea
Irailaren 7tik 13ra: ikastaroetan aurretikako izen-ematea, Internet bidez.
Irailaren 14tik 20ra: ate irekiak.
Irailaren 14tik 30era: izena emateko epea.
Urriaren 1a: ikastaroen hasiera.

(Gimnasioko eta igerilekuko txandak, ordutegi berrira egokituta eta desinfekzio tarteak)
Informazio gehiagorako: Kiroldegian bertan / 943 37 24 98

KzGunea
Konfinamendua hasi zenetik itxita egon ostean, uztailean zabaldu zuten. Irailean 9:00-13:00 artean irekiko dute Kzgunea. Bertara joan aurretik hitzordua eskatu beharra dago aldez aurretik, 945 016 100 telefono zenbakira hain zuzen. Usurbilgo Udalak berri eman duenez, dei horretan "kudeaketa zentro orokorreko langileek jakinaraziko dizkiete irizpideak erabiltzaileei". Ezinbestekoa izango da maskara jantzita izatea, "eta denbora muga izango dute, zerbitzuaren arabera". Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Santuenea Elkartearen ikastaroak
-Astelehena: tai-chi (17:00), aeroyoga (19:10/20:15).
-Asteartea: hatha yoga (16:00-17:30 / 18:30-20:00 / 20:30-22:00).
-Asteazkena: restauratiboa (10:00), aeroyoga (17:40 / 18:55 / 20:15).
-Osteguna: reiki (17:00), hatha yoga (20:30-22:00).
-Ostirala: tai-chi (17:00).
Hasiera data eta izen ematea:
-Aeroyoga: 615 71 59 91 / 670 02 77 31.
-Hatha yoga: 619 79 11 70 / 670 02 77 31.
Oharra: egoera berriaren arabera, aldaketak izan ditzake.

Einean guraso eskolaren ikastaroak
Irailaren 20ra arte eman ahalko da izena, Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Oinarrizko argazkilaritza digitala I
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.
Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com

Oinarrizko argazkilaritza digitala II
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.

Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com
Baldintza: lehenengo zatia egina izatea edo argazkilaritza digitalari buruzko ezagutza izatea.

Laboreak (bolilloak, “punto cruz”, gantxilloa…)
Iraupena: astean behin bi ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Yoga (luzaketak, arnasketak, lasaitzea…)
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25).

Pintura (oleoa, akuarela, pastela…)
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Zehaztasunak: teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Sabel dantza/ hip hop
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).

Sormena eta moda diseinua
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Jone Iruretagoiena Eceiza (673 64 29 32).