Usurbildik

Errekordun garaipena Eneko Furundarena eta Bidasoa-Irunentzat

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 9a, 13:19

Asobal Ligako neurketa batean Bidasoak eskuraturiko inoizko garaipen argiena izan zuen bart jokaturiko neurketan. Jokalarien artean usurbildar bat zegoen; ASOBAL ligan debutatu zuen Eneko Furundarena. Partida aurretik, bere hurbilekoek indar eta animu mezua helarazi zioten Mikel Laboa plazan atera zuten ondoko argazkiarekin.

Bidasoa-Irun taldeak eskubaloiko Asobal Ligako denboraldiko lehen partida jokatu du bart; 22-35 irabazi zion Cangas taldeari, aurkarien zelaian. Errekordun emaitza da honakoa, taldetik berri eman dutenez. Asobal ligan inoiz halako tarte handiarekin ez zuten aurkari bakar bat ere garaitu.

Garaipen horren lekuko izan zen usurbildar bat; Eneko Furundarena. Hain zuzen, Asobal ligan debutatzeko aukera izan zuen Irun Bidasoarekin. Goletako bat gainera, taldetik nabarmendu dutenez, berea izan zen. Partida aurretik, Usurbildik animu eta babes mezua helarazi zioten hurbilekoek, Mikel Laboa plazan atera zuten talde argazkiarekin.