Usurbilgo kultur altxorrak ezagutzeko aukera berria larunbatean

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 11a, 09:30

Usurbilgo kultur altxorrak ezagutzeko aukera izango dugu berriz larunbatean (irailak 12), Usurbilgo Udalak antolatuta. 

Usurbilgo kultur altxorrez gozatzeko aukera itzuli da udalerri honetara. Lehen bisitariak hartu zituen uztailaren 25ean aurten lehen aldiz antolatu zen Harria Hitz ekimenaren bueltan, bizi dugun osasun krisialdira egokituta, 15 lagunentzako taldeekin. Usurbilgo kultur altxorrak ezagutzea ahalbidetzen duten bisita gidatuak geratzeko datoz. "Uda eta udazkenari begira sorpresa eta ekitaldi berriak prestatu ditugu zuentzat", iragarri dute sustatzaileek. Asteotan hurrengo saioak:

Irailak 12/26
11:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
11:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean: Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa plaza, Tapiaren murala, Askatasuna plaza, Sagardoaren monumentua.

Prezioa: 5 euro.
Izen ematea: aldez aurretik 688 81 80 17 telefono zenbakian edo info@kultour.pro helbidean.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.