Kontxako Bandera

Herritarrak lehian jarriko dituen jardunaldi erabakigarria igandean Kontxan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 11a, 08:15

Covid19-ak baldintzaturiko ezohiko Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia ospatuko da igande honetan (irailak 13). Herritarrak ikusiko ditugu lehian. Sailkapen buruan da Alex Udabe zubietarra eta Hondarribia taldea. Gizonezkoen norgehiagokan, Orion ere bada herri ordezkaritzarik; laugarren postuan sailkatu ziren aurreko igandeko saioan.

Zaleturik gabeko Kontxako Banderaren lehen jardunaldia ospatu zen iragan igandean Donostian. Covid19-a ere baldintzatzen ari den hitzordu honetan, lehia bizian ikusi genituen zenbait herritar gizonezkoen txapelketan. Lehen jardunaldi honetan Alex Udabe zubietarra eta Hondarribia nagusitu ziren. Haiek dira sailkapen buruan. Laugarren postuan Orio eta Josu Ostolaza aginagarra. Emakumezkoetan aurten ez da herri ordezkaritzarik. 

Estropadetara ez joateko eskaera
Bigarren eta azken jardunaldi erabakigarria igandean, irailaren 13an jokatuko dute. Gogoan izan, ordubete lehenago ospatuko dira estropadak. Emakumezkoena goizeko 10:00etan, gizonezkoena 11:00etan. 

Segurtasun neurri gehiago ere ezarri ditu antolakuntzak; covid19-a tarteko, besteak beste, ikusleei Donostiara ez joatea eskatu diete. Kontxako Banderaren jardunaldiak hedabideetatik ikustea galdegin dute; Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu hitzordu guztiak. Ez da Gipuzkoako hiriburura joateko garraio zerbitzu berezirik izango aurten.

1. JARDUNALDIA
DONOSTIAKO 13. BANDERA
Emakumezkoak
1-Orio 11:10.26
2-Donostiarra 11:12.48 (+ 2.22)l
3-Arraun Lagunak 11:23.86 (+13.60)
4-Tolosaldea 11:27.60 (+17.54)
5-Hondarribia 11:28.60 (+18.34)
6-Hibaika 11:31.52 (+21.26)
7-Zumaia 11:39.82 (+29.56)
8-San Juan 11:51.14  (+40.88)

DONOSTIAKO 125. BANDERA
Gizonezkoak
1-Hondarribia 19:47.30
2-Zierbena 19:55.22 (+7.92)
3-Santurtzi 20:06.66 (+19.36)
4-Orio 20:10.84 (+23.54)
5-Bermeo Urdaibai 20:17.00 (+29.70)
6-Donostiarra 20:18.30 (+31.00)
7-Cabo 20:38.30 (+51.00)
8-Zarautz 20:57.54 (+1:10.24)

KONTXAKO BANDERA 2020
Jardunaldi egunak: irailak 6 eta 13. Aldaketa ordutegian: 10:00etan emakumezkoen arteko lehia, 11:00etan gizonezkoen artekoa.
Oharra: publikorik gabe eta segurtasun neurri artean ospatuko da aurtengo Kontxako Bandera. Bertara ez joateko deia egin dute antolatzaileek. Ez da garraio zerbitzu berezirik izango.
Informazio gehiago: Kontxako Bandera 2020