Usurbilgo Topaketa Feministak larunbatean

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 16a, 13:39

Usurbilgo Kafe Tertuliako kideek antolatuta, ikasturte berriari indarrak batuz ekiteko egun osorako ekitaldiak iragarriak dituzte larunbaterako (irailak 19). "Animatu! Harrotu gaitezen denok batera!", luzatu dute gonbita.

Usurbilgo frontoia izango dute bilgunea herri mailako topaketa feministek. 2020-21 ikasturte berria abiatzea izango dute xede nagusia. "Ikasturteari hasiera emateko egun konpleto batekin gatoz, indarrak batu ditzagun!", adierazi dute antolatzaileek, Kafe Tertuliako kideek.

Egun osorako ekitaldiak iragarri dituzte irailaren 19rako. Gosari batekin ekingo diote egunari; oka feminista antolatu dute segidan. Bi hitzorduokin osatuko dute goiza, eta bazkari autogestionatua antolatu dute eguerdirako. Bazkalosterako azken bi hitzorduak; "harrotu eta erein" ekimena. Kamiseta argi bat eramatea eskatzen dute. Eta 18:00etan amaiera ekitaldia.

Hausnarketa saio arrakastatsuak
Aipatu moduan, hitzordu guztiok Usurbilgo frontoian, Kafe Tertuliako kideek antolatuta. Urteak daramatzate, covid19 garaira arte, ostiral gauetan Potxoenean biltzen, gai ezberdinen inguruan solasean, hausnartzen. Bilkura arrakastatsuak izan dira; jendaurreko hainbat ekimenetan ere parte hartu izan dute.

Larunbateko Usurbilgo Topaketa Feministak dira hain zuzen, covid19 garai honetan, jendaurrerako plazan deitu duen lehen hitzordua. Parte hartzeko gonbita luzatu dute sare sozialen bidez. "Larunbatean elkartuko gara, goizean goizetik frontoian! Animatu! Harrotu gaitezen denok batera!".

Topaketetarako ohar garrantzitsua; bizi dugun osasun krisialdia tarteko, musukoa jantzita eraman.

"Harrotu eta erein", Usurbilgo Topaketa Feministak
Irailak 19, larunbata
09:30 Gosaria.
10:15 Oka feminista.
13:30 Bazkari autogestionatua.
16:00 Harrotu eta erein: kamiseta argi bat ekarri.
18:00 Bukaerako ekitaldia.

Tokia: Usurbilgo frontoia.
Oharra: ezinbestekoa da musukoa eramatea.

Antolatzailea: Usurbilgo Kafe Tertulia.