297 langabetu abuztuan

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 17a, 09:31

Uztailean baino 2 langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak abuztuan Usurbilen, guztira 297.

Buruntzaldean edota Gipuzkoan ez bezala, Usurbilen koxkatxo bat behera egin du langabetu kopuruak abuztuan. Estatuko Enplegu Zerbitzuak plazaraturiko azken datuen arabera, 297 langabetu zenbatu zituzten joan den hilabetean udalerri honetan, uztailean baino 2 gutxiago. Hamarkada hasieran izan genuen krisialdi ekonomikoan erregistraturiko langabetu kopuru altuenetik urrun segitzen du Usurbilek; langabetu gehien 2014ko otsailean erregistratu ziren, 385 guztira.

Buruntzaldean aldiz, 80 langabetu gehiago zenbatu dituzte; hain zuen Astigarragan uztaileko datu bera erregistratu eta Usurbilen beherantz egin duen arren, gainerako udalerrietan gehitu egin da lanik gabeko herritar kopurua. Gipuzkoan ere joera bera antzeman dute; uztailean 39.063 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 759 gehiago abuztuan, guztira 39.822.

Kontratazioa beherantz
Usurbilgo datuetara itzulita, ohiko datu bat; emakumezko langabetu gehiago (169) gizonezkoak baino (128). 31 langabetuko aldea zegoen uztailean, 41ekoa joan den hilabetean. 297 langabetutik 153, 45 urtetik gorakoen kolektiboan. 211 zerbitzuen sektorean.

Erregistraturiko kontratu kopuruak behera egin du abuztuan Usurbilen. Uztailean 292 izan ziren, joan den hilabetean 208. Ia denak aldi baterako hitzartuak, 191 hain zuzen. Oraingoan, emakumezko gehixeago (105) kontratatu dira, gizonezkoak baino (103).

Hemen datu guztiok zenbakitan:

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko abuztua
Usurbil: 297.     Buruntzaldea: 3.870.    Gipuzkoa: 39.822.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 128.
25 urtetik behera: 17.
25-44 urte artean: 35.
45 urtetik gora: 76.
 

Emakumezkoak: 169.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 83.
45 urtetik gora: 77. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 41.
Eraikuntza: 19.
Zerbitzuak: 211.
Aurretik lanik gabe: 19. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 844.
Astigarraga: 299.
Hernani: 1.152.
Lasarte-Oria: 977.
Urnieta: 301.
Usurbil: 297.
Guztira: 3.870. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 39.822.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 208.
Aldi baterakoak: 191 (95 gizonezko, 96 emakumezko).
Sektoreka: 17 nekazaritzan, 48 industrian, 3 eraikuntzan eta 140 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 103 lan kontratu gizonezkoenak, 105 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 154.
Astigarraga: 154.
Hernani: 521.
Lasarte-Oria: 134.
Urnieta: 267.
Usurbil: 208.
Guztira: 1.438.

Gipuzkoa: 15.060.

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.

Erlazionatuak