2020-21 ikasturtea

Gaztetxoei zuzenduriko kirol eskaintzan izen emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 21a, 08:29

2020-21 ikasturte berezi honetako aisialdi tartea antolatzeko garai betean gara. Hainbat ikastaroetan izen emateko unea da; tartean gaztetxoei zuzenduriko kirol eskaintzan. 

Futbol Eskola abiatzeko prestaketak
Usurbil F.T.-k Futbol Eskola abian jartzeko prestaketa lanen egutegia plazaratu du:
-Urriak 2, ostirala, 17:00 Potxoenean: guraso bilera. Bertaratu asmo dutenek deitu aurrez 688 62 10 07 telefono zenbakira.
-Urriak 7 eta 9, asteazkena eta ostirala, 18:00-19:30 Haranen: izen ematea.
-Urriak 23, ostirala: lehen entrenamendu saioak:
17:30-18:30 2011-2012an jaiotakoak.
18:30-19:30 2009-2010ean jaiotakoak.


Eskola Kirola
Urriaren 5ean hasiko dira banakako jarduerak, hilaren 19an taldekakoak. Entrenamendu saioetarako zenbait moldaketa egin beharko dituzte antolatzaileek, "beste espazio batzuk erabili beharra, gehienezko edukierak ez gainditzeko". Izena irailaren 22a baino lehen online bideratu beharko da esteka honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf2LtmwvL2FNZNgsR_sv872mnPAVHCBj7izEC3DgmHjXxT3kQ/viewform

Usurbil Judo Elkartea
2020-21 kirol urtera begira da baita Usurbil Judo Elkartea. Denboraldi berrirako izen emateko epea irailaren 9an zabaldu zuten. Ordutik, astelehen eta asteazkenetan 17:30-18:30 artean Oiardo Kiroldegian bideratu daiteke matrikulazioa. “Oiardo Kiroldegiko aldapako sarreran egongo gara”, ohartarazi dute judo bilgunetik. Izen ematea bideratzeaz gain, duten eskaintzaren berri jasotzeko aukera izango da.

Kirol urte berria noiz hasi asmo duten ere zehaztu du Usurbil Judo Elkarteak. “Eskola adineko judoko ikastaroa urriaren 5ean hastea aurreikusten da”, ohartarazi dute.

Oiardo Kiroldegia
Haurrei zuzenduriko ikastaro eskaintzan izen emateko epea zabalik da:
-Irailak 15-20: iazko ikasturtean izena emanda ibili zirenek eta gainerakoek izena emateko epea.
-Irailak 21: izena emandako pertsona kopurua taldeen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Lehentasuna izango dute iaz ibilitakoek. Egunean bertan abisatuko zaie erabiltzaileei.
-Haurrek izena emateko formularioa. 

Muxurbil
Klaseak iragarri dituzte, haur, nerabe nahiz helduentzat. “Oraingoz larunbat goizetan”. Osasun neurriak aintzakotzat hartuta eta talde txikiagoak osatuta bideratuko dituzte ikastaroak. Informazio gehiagorako: ixabel.agirresarobe@gmail.com / 675 712 383

Esperientzia Eskola eta oroimen tailerra

Irailaren 25era arte doan eman ahalko da izena Gizarte Zerbitzuetako 943 377 110 telefono zenbakira deituta. “Covid19-ak sortutako egoera medio, horiek emateko modua aldatuko da: taldeak murriztuta, espazioak moldatuta...”, ohartarazi du Udalak. Matia Institutuak Udalarekin batera antolaturiko Esperientzia Eskola 55 urtetik gora izan eta ikasten segitzeko grina duten herritarrei zuzendua dago. Lahar elkargoak eta Udalak elkarlanean sustaturiko memoria tailerra adineko pertsonei. Biak urrian abiarazi asmo dituzte.

Autoestima eta autozaintza feminista hizpide duen tailerra
Coral Herrerak bideratuko du (erdaraz), emakumeei zuzendua egongo den doako tailerra, irailaren 25ean (15:00-20:00) eta 26an (9:00-14:00). Tailer bera eskainiko da bi saioetan. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko bi saioetarako taldea osatuko ez balitz, bakarra egingo litzateke. Parte hartzeko aurrez izena eman: 943 377 110 / parekidetasuna1@usurbil.eus

Helduen Heziketan matrikulatzeko garaia
Helduen Hezkuntza Iraunkorrean (HHI) prest dute 2020-21 ikasturtea. Irailaren 17an hasiko dituzte eskolak. Interesdunek zabalik dute izen ematea. Hainbat jakintzen ezagutzan sakondu, DBH-ko titulua atera, hizkuntza ezberdinetan trebatu edota lagun arte giro ederrean aisialdiko ekintzez gozatzeko aukera eskaintzen du (bidaia eta irteera kulturalak, antzerkia, pilates, yoga, areto dantzak...). Migranteei zuzenduriko programa ere badute. Informazio gehiagorako:
epalasarte.eus

KzGunea
Konfinamendua hasi zenetik itxita egon ostean, uztailean zabaldu zuten. Irailean 9:00-13:00 artean irekiko dute Kzgunea. Bertara joan aurretik hitzordua eskatu beharra dago aldez aurretik. Usurbilgo Udalak berri eman duenez, dei horretan "kudeaketa zentro orokorreko langileek jakinaraziko dizkiete irizpideak erabiltzaileei". Ezinbestekoa izango da maskara jantzita izatea, "eta denbora muga izango dute, zerbitzuaren arabera". Hilabete honetarako hitzaldi sorta iragarri dute:
-Irailak 24, 11:00-11:30 "Google Lens. Gure kamerarekin bilatu".
-Irailak 29, 18:00-18:30 "Argazki mugikorreko aholkuak".

Hitzaldien xehetasunak:
-30 minutukoak.
-Youtuberen "Kzguneatic" kanalean.
-Informazio gehiago: kzgunea.eus

Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net/ 943 023 684 / Nagusia, 37.

Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Urriaren 5arekin batera abiatuko den 2020-21 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Santuenea Elkartearen ikastaroak
-Astelehena: tai-chi (17:00), aeroyoga (19:10/20:15).
-Asteartea: hatha yoga (16:00-17:30 / 18:30-20:00 / 20:30-22:00).
-Asteazkena: restauratiboa (10:00), aeroyoga (17:40 / 18:55 / 20:15).
-Osteguna: reiki (17:00), hatha yoga (20:30-22:00).
-Ostirala: tai-chi (17:00).
Hasiera data eta izen ematea:
-Aeroyoga: 615 71 59 91 / 670 02 77 31.
-Hatha yoga: 619 79 11 70 / 670 02 77 31.
Oharra: egoera berriaren arabera, aldaketak izan ditzake.