Koronabirusa

Beste 7 kasu berri, 11 aste hasieratik

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 24a, 12:35

Martxoaz geroztik, Osasun Sailak egun bakar batean detektaturiko koronabirus kopuru altuena zenbatu du Usurbilen azken 24 orduotan; 7 kasu berri. 11 dira jada astea hasi zenetik. Martxoaz geroztik 63 eta erdia, 32 azken hamabostaldian antzeman dira.

Osasun Sailak martxoaz geroztik egun bakar batean antzemandako koronabirus kopuru altuena, 7 kasu antzeman ditu azken 24 orduotan, ostegun eguerdi honetan kaleratu dituen azken datuetan ikus daitekeenez. Astea hasi zenetik 11 covid19 kasu zenbatu ditu udalerri honetan; 7 atzo, beste 4 herenegun. 

Martxoaz geroztik 63 dira guztira sei hilabeteotan Usurbilen detektaturiko koronabirus kasuak. Erdia, 32 azken hamabostaldian, irailaren 8tik 23ra:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.

7 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasa gorantz
Azken bi egunotako datuak salbu, irailaren 8az geroztik tantaka agertu dira kasu berriak; Osasun Sailak egunez egun kasu bat, bi edo hiru antzeman izan ditu Usurbilen. Hiru egunetan kasurik ez.

Azken 7 egunotako 100.000 biztanleko kutsatze tasa, 284,90ekoa da Usurbilen. Oso aldakorra izaten den tasa honek une honetan, kasuak gehitu direnez, Usurbil eta Lasarte-Oria biltzen dituen osasun eremuak duen tasa ia bikoiztu egin du gaur; aipatu eremukoa 147,10koa baita ostegun honetan.

Eskualdean azken 24 orduotan 4 kasu antzeman dituzte Andoainen, 3 Astigarragan, 2 Hernanin, 2 Lasarte-Orian eta 0 Urnietan. Segidan duzue Buruntzaldeko azken aste honetako (irailak 17-23) datuen eboluzioa. Azken egunotako datuekin eskualde mailan Usurbilek du 7 egunetako 100.000 biztanleko kutsadura tasa altuena, nahiz honako hau datu oso aldakorra izaten den egunez egun:
-Andoain: 29 kasu, 207,43ko tasa.
-Astigarraga: 7 kasu, 113,27ko tasa.
-Hernani: 31 kasu, 154,90eko tasa.
-Lasarte-Oria: 18 kasu, 95,62ko tasa.
-Urnieta: 8 kasu, 129,24ko tasa.
-Usurbil: 18 kasu, 284,90eko tasa.

EAE-ko ikasgelen %1,51 itxita
Gipuzkoan 182 kasu positibo antzeman ditu Osasun Sailak, 229 Bizkaian, 79 Araban, azken 24 orduotan egindako 10.825 PCR probetan. 43 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 52 pertsona daude ZIU-n. 

Ikastetxeei dagokienean, 198 ikastetxeetako 265 ikasgela itxita daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; 17.554 ikasgela daudela kontuan izanda, %1,51 dago itxita. 

Puntu bakarraren azpitik egotea aholkagarritzat jotzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa, 0.96an dago ostegun honetan.

Datu guztiak ondoko estekan dituzue: covid19 datuak

USURBILGO DATUAK









EAE MAILAKO DATUAK
 
 

 
 
 
 
Iturria: Osasun Saila.