2020/10/24 11:00

Deialdia

Musika eta dantza eskola berriaren irekiera: bisita gidatuak eta inaugurazioa

Musika eta dantza eskola berriaren irekiera: bisita gidatuak eta inaugurazioa
Kale Nagusiko Villa Pilar eraikina, Usurbil

Zehaztasunak: "Azken lanetan dute Kale Nagusiko Villa Pilar eraikina, laster batean, Zumarte Musika Eskolaren eta baita Orbeldi Dantza Taldekoena ere izango den egoitza berria. Garbitze eta hornitze lanak amaituta gunea erabiltzen hasteko moduan izango dute.

Birgaitze eta handitze lanen emaitza bertatik bertara ezagutzeko bisitak antolatu ditu Usurbilgo Udalak herritarrentzat urriaren 24rako. Ordu erdiko hiru bisita, eta segidan inaugurazio ekitaldi xume bat. Hitzordu guztiak, bizi dugun osasun krisialdira egokituak egongo dira".

Urriak 24, larunbata
11:00/11:30/12:00 
Bisitak.
12:30 Inaugurazio ekitaldia.

Izen ematea: hezkuntza@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.