Langabetu kopurua beherantz irailean

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 14a, 10:28

Bigarren hilabetez jarraian beherantz egin du Usurbilgo langabetu kopuruak. Lanik gabeko 284 usurbildar zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak irailean, abuztuan baino 13 eta uztailean baino 15 gutxiago.

Abuztuan bezala, berriz ere beherantz egin zuen langabetu kopuruak irailean Usurbilen. Uztailean 299 zenbatu zituen udalerri honetan Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 297 abuztuan eta 284 joan den hilabetean. 15 langabetu gutxiago bi hilabeteko tartean honenbestez.

Orain arte bezala, gizonezko langabetuak baino (128) emakume langabetu gehiago ditu udalerri honek (156). Gehienak, 190, zerbitzuen sektorean.

Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere lanik gabeko herritar kopurua gutxitu da azken hilabetean. Eskualdean 3.711 langabetu irailean, abuztuan baino 159 gutxiago. Gipuzkoan 39.277, abuztuan baino 545 langabetu gutxiago. 

Kontratazioak gorantz egin du azken hilabetean Usurbilen; 286 kontratu erregistratu Usurbilen, abuztuan baino 78 gehiago. Ia denak aldi baterako, 265. 218 zerbitzuen sektorean. Oraingoan ere, abuztuan bezala, emakumezkoen lan kontratu gehiago erregistratu dira Usurbilen; guztira 150. Iragan hilabeteko 138 lan kontratu gizonezkoenak izan ziren.


USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2020ko iraila
Usurbil: 284.     Buruntzaldea: 3.711.    Gipuzkoa: 39.277.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 128.
25 urtetik behera: 21.
25-44 urte artean: 34.
45 urtetik gora: 73.
 

Emakumezkoak: 156.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 76.
45 urtetik gora: 71. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 45.
Eraikuntza: 20.
Zerbitzuak: 190.
Aurretik lanik gabe: 23. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 814.
Astigarraga: 289.
Hernani: 1.056.
Lasarte-Oria: 967.
Urnieta: 301.
Usurbil: 284.
Guztira: 3.711. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 39.277.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 286.
Aldi baterakoak: 265 (122 gizonezko, 143 emakumezko).
Sektoreka: 4 nekazaritzan, 61 industrian, 3 eraikuntzan eta 218 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 136 lan kontratu gizonezkoenak, 150 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 355.
Astigarraga: 212.
Hernani: 708.
Lasarte-Oria: 271.
Urnieta: 320.
Usurbil: 286.
Guztira: 2.152.

Gipuzkoa: 22.942.

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.