Koronabirusa

Murrizketa berriak egunotan jar ditzakete martxan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 19a, 13:42

Covid19-aren hedapenaren aurrean, neurri murriztaile berriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Laster, egun gutxi barru jarri asmo ditu indarrean. Pertsonen kopurua murriztu nahi dute bilkuretan, denetariko jardueretan. Murrizketak baita ostalaritza eremuan, Eskola Kirolaren etetea...

Iragan asteko lehen aste osoan 12 kasu berri antzeman zituen Osasun Sailak Usurbilen. Martxoaz geroztik 101 kutsatu eta hildako bat. 237,42ko 100.000 biztanleko metatutako inzidentzia tasa egun horretan.

Metatutako intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 323,81ekoa, kutsakortasun indizea batetik gorakoa (1.27) eta egun 620tik covid19 dutenentzako ZIU-ko 50 ohe okupatuak ditu EAE-k azken egunotan. Irizpideotan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzaren arabera “Biziberri II Planean aurreikusitako laugarren agertokian” daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerriak, baita honenbestez Usurbil ere. Herritarren segurtasuna bermatu eta koronabirusaren hedapenari eusteko pertsonen mugikortasuna mugatuko duten neurri berriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Egunotan jarri asmo dituzte martxan, Euskadiko Auzitegi Nagusiak erabakiok berretsi eta osasun sailburuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean.

Neurri nagusiak
- Talde bilerak 10etik 6 pertsonara murriztuko dira.
- Aforoak % 50era murriztuko dira jarduera-eremu guztietan.
- 400 pertsonako muga jende askoko bilkuretan eremu itxietan eta 600ekoa irekietan.
- Ostalaritzako establezimenduak 24:00etan itxi beharko dira. Txoko eta elkarte gastronomikoetako jarduera debekatua.
- Parkeak eta lorategiak eta haurrentzako jolas-parkeak 23:00etatik aurrera ezingo dira erabili.
- Bertan behera geratuko dira kirol-lehiaketa ez-federatuak.
-Kasu positiboen isolamendu aldia (3 egun sintomarik gabe egon badira) eta kontaktuen berrogeialdia 10 egunekoa.
-Zaintza eta kontaktuen miaketa lanetarako 45 pertsonen kontratazioa.