2020/10/31 18:00

Mobilizazioa

Gure Eskuren "Altxa!" ikuskizuna eta ekitaldi politikoa zuzenean

Gure Eskuren "Altxa!" ikuskizuna eta ekitaldi politikoa zuzenean
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: "Urriaren 31n, nazio mailako ekitaldi politiko eta kultural bat eskainiko du Gure Esku ekimenak. Bi eratara ikusi ahalko da: hamaikagara.eus webgunearen bidez eta Euskal Herri osoko herri askotan antolatuko diren zuzeneko proiekzioetan. Usurbilgo Gure Esku-k ere zuzeneko proiekzioa antolatuko du, segurtasun neurriak fin hartuta, herrikideek elkarrekin saioaz gozatzeko aukera izan dezaten. Ekitaldi politikoaz gain, "Altxa!" ikuskizunaz gozatu ahal izango da zuzeneko proiekzio horretan. Ikuskizun honetan hainbat kulturgilek hartuko dute parte: Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreek, Amets Arzallus bertsolariak, eta Eñaut Elorrieta eta Dupla taldeko musikariek. Amancay Gaztañaga da zuzendaria eta Gotzon Barandiaran gidoilaria".
Informazio gehiago: gureesku.eus
Antolatzailea: Gure Esku.