Koronabirusa

Azken 24 orduotan kasu berririk ez

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 20a, 13:02

Covid19-a hedatze betean den honetan, Usurbilen ere kasu berriak antzematen ari badira ere momentuz, kasu isolatu batzuk baino ez da detektatzen ari Osasun Saila. Azken 24 orduotan esaterako ez da koronabirus kasu berririk izan, martxoaz geroztik 7 hilabeteotan 101 kasu zenbatu diren udalerri honetan. Gehienak irailetik hona.

0 kasu azken 24 orduotan Usurbilen, Osasun Sailak astearte eguerdi honetan kaleratu dituen azken datuen arabera. Covid19-a hedatzen ari den honetan, Usurbilen kasu isolatuak, tantaka azken egunetan. 

Iragan astean, 12 covid19 kasu berri zenbatu zituen Osasun Sailak Usurbilen. Egunero antzeman zuten koronabirus kasu berriren bat; bina hilaren 12an eta 18an, bana urriaren 13an, 14an eta 15ean eta 17an, eta kasu gehien, lau, urriaren 16an detektatu zituzten. Azken kasuokin, jada koronabirusak erasandako herritarren kopuruak ehuneko langa gainditu du, 101 dira Osasun Sailaren arabera, martxoaz geroztik covid19 izan duten usurbildarrak. Hildako bat ere zenbatu dute. Azken hilabetean, Osasun Sailak udalerri honetan detektatu dituen covid19 kasuen egunez eguneko bilakaera duzue segidan:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.

Horiz
Osasun Sailak covid19-ari lotuta egunero kaleratzen dituen datuetan beste berrikuntza bat. Batetik, gogoan izan, orain arte EAE-ko udalerrietan 7 egunetan izan den 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutako zenbakiak argitaratu ditu. Urriaren 7az geroztik, 14 eguneko tasari lotutako zenbakiak. Duela astebete zegoen 14 eguneko tasari lotuta egon den bilakaera ere zehazten hasi da Osasun Saila. 

Egunotan gainera, "semaforoaren" metodoa baliatzen hasi dira. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, 14 eguneko tasaren arabera, berdez (<60), horiz (60-299), laranjaz (300-499) edo gorriz (>=500) seinalatuak ageri dira EAE-ko udalerriak. Astearte honetan, atzo bezala, 237,42ko 14 eguneko tasa du Usurbilek. "Semaforoaren" sistema aplikatuta, Usurbil horiz margotua ageri zaigu, tasa 60-299 artean duten udalerriekin batera. Duela 7 egun zuenarekin alderatuta, 1,00koa da aldea. "Tasaren arrazoiaren balioa 1en azpitik dagoenean inzidentzia tasak behera egin duela esan nahi du".

Hauxe Buruntzaldeari buruz Osasun Sailak kaleraturiko datuak (14 egunetako 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutakoak) eta udalerri bakoitzak zer kolore duen. Datu onena Usurbilek du egun. Alerta maila baxuenean da udalerria eskualde mailan:
-Andoain: 481,77 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,67). ALERTA LARANJA
-Astigarraga: 711,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,69). ALERTA GORRIA
-Hernani: 519,66 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,21). ALERTA GORRIA
-Lasarte-Oria: 377,16 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,15). ALERTA LARANJA
-Urnieta: 953,15 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,84). ALERTA GORRIA
-Usurbil: 237,42 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00). ALERTA HORIA

Aldaketa bera txertatu du Osasun Sailak, osasun eremuei lotutako zenbakietan ere. Lasarte-Usurbil zonaldeari dagokionean, azken 14 egunak aintzakotzat hartuta, 339,47ko tasa du. Astebete lehenagoko 14 eguneko tasarekin alderatuta, 1,13ko aldea. Igoera bat izan da honenbestez. Laranja egoeran da eremu hau. Gipuzkoa jada alerta gorrian, 506,14ko tasarekin. Gipuzkoak 16 udalerri ditu alerta maila gorenean (gorrian), hiru Buruntzaldean bertan; Astigarraga, Hernani eta Urnieta, beste 14 alerta laranjan, tartean Buruntzaldeko beste bi udalerri; Andoain eta Lasarte-Oria. Lau aldiz abisu horian; tartean, Usurbil. 

EAE-ko datuei dagokienean, 8.953 proba egin zituzten atzo, 625 positiboak izan ziren. Gehienak, 304 Gipuzkoan, 265 Bizkaian eta 55 Araban. 1 eremu honetatik kanpo bizi direnen artean. 45 pertsona ospitaleratu zituzten, 59 daude ZIU-n. Ikastetxeen %0,62a dago itxita; 79 ikastetxeetako 109 ikasgela. Adituek puntu bakarraren azpitik egotea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.21ean dago gaur.

Xehetasun gehiago hemen: covid19