Urbil AECC Gipuzkoaren “15 segundo” kanpainan ari da partehartzen

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 20a, 17:58

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna izan zen. Tumore ohikoenetako bat da emakumeen artean. Urbil “15 segundo” kanpainan ari da partehartzen, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko asmoarekin.

 

Bere konpromisoaren erakusgarri, Urbilek arrosaz tindatu zituen zentroko pantaila digitalak, webgunea, sare sozialetako profilak... Eta gune berezi bat jarri zuen bezeroen arretarako gunean: puxikak, begizta, zapiak, maskarak, boligrafoak eta eskumuturreko solidarioak bezeroen esku.

 

Zigilu berri bat eskuratu du Urbilek

Urbilek “SGS Disinfection Monitored” zigilua lortu du Covid-19aren aurrean hartu dituen neurriengatik. Zigilua lortu duen Gipuzkoako lehen merkataritza-gunea izan dela adierazi dute Urbilgo arduradunek. “Zigilu horrek Covid-19a kudeatzeko gune baimendutzat aitortzen gaitu”.

 

Argazkia: Urbil.