Koronabirusa

Beste 3 kasu berri, 332,38ko intzidentzia du Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 22a, 14:07

Beste hiru kasu antzeman ditu Osasun Sailak azken 24 orduotan Usurbilen. 7 astelehenetik asteazkenera. Laranjaz margotua ageri zaigu gaur ere udalerri hau. Ia Buruntzaldea osoa eta Gipuzkoa alerta maila gorrian daude.

Atzo alerta maila horitik laranjara igaro zen udalerri hau, covid19a-ren intzidentzia tasak 300eko langa gainditu zuelako; azken 14 egunetako 100.000 biztanleko tasa 300,73koa zuen Usurbilek. Osasun Sailak ostegun eguerdi honetan kaleratu dituen azken datuen arabera, 332,38ra igo da aipatu tasa, azken 24 orduotan beste hiru kasu positibo detektatu ostean. Aste hau hasi genuenetik 7 dira koronabirusa detektatu zaien usurbildarrak. Duela 7 eguneko tasarekin alderatuta, 1,50ko igoera izan du. 

Gogoan izan, Osasun Saila 14 egunetan izan den 100.000 biztanleko kutsatze tasari lotutako zenbakiak argitaratzen ari da hilabete hasieratik. Duela astebete zegoen 14 eguneko tasari lotuta egon den bilakaera ere zehazten hasi da. Horrekin batera, "semaforoaren" metodoa baliatzen hasi dira. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, 14 eguneko intzidentzia tasaren arabera, berdez (<60), horiz (60-299), laranjaz (300-499) edo gorriz (>=500) seinalatuak ageri dira EAE-ko udalerriak.

Irizpide hau aplikatzen hasi zirenetik Usurbil horiz margotua ageri izan izan zaigu atzora arte. Osasun Sailak asteazkenean plazaraturiko datuetan ordea laranjaz ageri zitzaigun, 300-499 intzidentzia tasa artean kokatua egoteagatik. Hala jarraitzen du gaur.

Buruntzaldea ia osoa gorriz
Usurbil-Lasarte osasun eremuak ere laranjaz margotua segitzen du; gaur 399,82ko intzidentzia tasa du, duela astebete baino 1,16 gehiago. Azken 7 egunetan, 65 kasu antzeman ditu Osasun Sailak bertan. G

aur arte, Usurbil Buruntzaldea mailan horiz margotua zegoen udalerri bakarra zen. Gainerakoak alerta maila laranjan edota gorrian zeuden. Egoera ez da hobetu, eskualdeko sei udalerrietatik lau alerta gorrian dira, gainerako biak laranjan, Osasun Sailak Buruntzaldeari lotuta kaleratu dituen azken datuen arabera:
-Andoain: 555,37 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,69. Azken 7 egunetan 48 kasu). ALERTA GORRIA
-Astigarraga: 873,79 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,80. Azken 7 egunetan 37 kasu). ALERTA GORRIA
-Hernani: 619,60 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,25. Azken 7 egunetan 84 kasu). ALERTA GORRIA
-Lasarte-Oria: 435,59 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,12. Azken 7 egunetan 48 kasu). ALERTA LARANJA
-Urnieta: 1357,03 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,80. Azken 7 egunetan 70 kasu). ALERTA GORRIA
-Usurbil: 332,38 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,50. Azken 7 egunetan 15 kasu). ALERTA LARANJA

Zenbakiokin, Buruntzaldea ia osoa gorriz margotua ageri zaigu jada. Sei udalerrietatik lau alerta gorrian dira; Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta. Gainerako biak laranjan; Usurbil eta Lasarte-Oria. Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena eskualde mailan.

Gipuzkoak ere alerta maila gorrian segitzen du, 576,97ko tasarekin. Ostegun honetan, 20 udalerri ditu gorriz margotuak, 11 alerta laranjan eta 3 alerta maila horian.

3 kasu berri
Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, Osasun Sailak 3 covid19 kasu berri antzeman ditu Usurbilen azken 24 orduotan. Hemen duzue irailaz geroztik egunez egun, udalerri honetan detektatu dituzten koronabirus kasuen zenbatekoa. Urriari dagokionez, hilaren 20ra arte 31 kasu zenbatu dituzte Usurbilen. Iraila osoan 49 izan ziren:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.

Gipuzkoak kasu gehien
Azken 24 orduotan 13.470 PCR proba egin ditu Osasun Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Covid19 kasu gehien Gipuzkoan antzeman dituzte, 503. 423 Bizkaian, 96 Araban eta 11 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 51 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 62 daude ZIU-n. 

Ikastetxeen egoerari dagokionez, EAE-ko ikasgelen %0,51 dago itxita, 65 ikastetxeetako 90 ikasgela.

Puntu bakarraren azpitik izatea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.26an dago gaur.
Informazio gehiago hemen: covid19