Musika eta dantza eskola eraberrituaren irekiera gaur

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 24a, 06:58

Zumarte Musika Eskolaren edota Orbeldi Dantza Taldekoen egoitza izango den Kale Nagusiko Villa Pilar eraikinaren birgaitze lanak amaituta, irekiera ekitaldi eguna finkatu du jada Usurbilgo Udalak larunbat honetarako, urriaren 24rako. Herritarrentzako bisitak iragarri dituzte.

Kale Nagusiko Villa Pilar eraikina, Zumarte Musika Eskolaren eta baita Orbeldi Dantza Taldekoena ere izango den egoitza berria prest dute jada. Garbitze eta hornitze lanak amaituta gunea erabiltzen hasteko moduan da.

Birgaitze eta handitze lanen emaitza bertatik bertara ezagutzeko bisitak antolatu ditu Usurbilgo Udalak herritarrentzat larunbat honetarako, urriaren 24rako. Ordu erdiko hiru bisita, eta segidan inaugurazio ekitaldi xume bat. Hitzordu guztiak, bizi dugun osasun krisialdira egokituak egongo dira.

Urriak 24, larunbata
11:00/11:30/12:00 
Bisitak.
12:30 Inaugurazio ekitaldia.
Izen ematea: hezkuntza@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.