Ordu aldaketa, negu girora egokitzeko

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 23a, 07:48

Erlojuen orratzak aldatzeko unea heldu da berriz, negu girora egokitzeko; igande goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira. Ordubete gehiago beraz larunbat gauean.

Udazkenak urteroko hitzordua dakar berarekin; erlojuetako orratzen aldaketa. Negu parteko ordutegira egokitu beharko dugu urriko azken igande goizaldean, hilaren 25ean. Goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira. Ordubete gehiago izango dugu gau horretan. Gogoan izan, ordu aldaketa biziko dugun azken urteak izan daitezke honako hauek. Europako Parlamentuan 2021erako praktika hau ezabatzeko eztabaida betean dira.

Europako estatu bakoitzak udako edo neguko ordutegian geratuko diren erabaki beharko dute. Udakoan geratzea erabakitzen dutenek, baliteke 2021eko martxoan ordutegia azken aldiz aldatzea. Negukoaren aldeko apustua egiten dutenek, 2021eko urrian aldatu beharko lukete azken aldiz ordutegiz. Hori hala izango da, baldin eta Europak ordu aldaketaren praktika ezabatzea erabakitzen badu.

Udazken betean
Ordu aldaketarekin batera, gertakari gehiago izango ditugu duela hilabete estreinatu eta abenduaren 21era arte luzatuko den urtaro honetan. Argitasun orduak murrizten joango dira asteotan. Bi eklipse ere izango ditugu; ilargi eklipsea azaroaren 30ean baina Euskal Herritik ez dugu ikusi ahal izango eta eguzki eklipse totala abenduaren 14an. Egun horretan Ilargiak Merkurio estaliko du eta Euskal Herritik ikusi ahalko da.