Koronabirusa

427,35eko intzidentziarekin, Usurbil eremu gorrira hurbiltzen

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 23a, 16:49

6 kasu berri azken 24 orduotan eta 427,35eko 14 eguneko intzidentzia metatua izatera heldu da, alerta maila laranjan den Usurbil. 500era helduko balitz, eremu gorrian sartuko litzateke. Buruntzaldea ia osoa alerta gorri horretan da baita Gipuzkoa ere.

Astea hasi zenetik 13 covid19 kasu berri zenbatu ditu Osasun Sailak Usurbilen; 4 asteartean, 3 asteazkenean eta 6 ostegunean. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko udalerri honek duen intzidentzia metatua 427,35ekoa da. Duela astebeteko tasarekin alderatuta, 2,08 handiagoa, Osasun Sailaren azken datuen arabera. 

Gogoan izan, "semaforoaren" metodoa baliatzen hasi dira asteotan. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, 14 eguneko intzidentzia tasaren arabera, berdez (<60), horiz (60-299), laranjaz (300-499) edo gorriz (>=500) seinalatuak ageri dira EAE-ko udalerriak. Usurbil eremu laranjan da 427,35eko intzidentziarekin, baina 500 kasura hurbiltzen doa. Muga hori gaindituko balu, eremu gorrira igaroko litzateke.

Buruntzaldea ia osoa gorriz
Lasarte-Oriarekin batera, Usurbil da Buruntzaldea mailan eremu laranjan diren udalerri bakarrak. Gainerakoak, Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta alerta maila gorrian dira. 

Usurbil-Lasarte osasun eremuak ere laranjaz margotua segitzen du, baina gorrira hurbiltzen doa;  452,63ko intzidentzia tasa du gaur, duela astebete baino 1,28 altuagoa da aipatu tasa. Azken 7 egunetan, 76 kasu antzeman ditu Osasun Sailak bertan. 

Buruntzaldeara itzulita, eskualde ia osoa gorriz ageri zaigu, alerta maila gorenean:
-Andoain: 602,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,73. Azken 7 egunetan 50 kasu). ALERTA GORRIA
-Astigarraga: 987,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,56. Azken 7 egunetan 34 kasu). ALERTA GORRIA
-Hernani: 744,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,10. Azken 7 egunetan 92 kasu). ALERTA GORRIA
-Lasarte-Oria: 478,09 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 53 kasu). ALERTA LARANJA
-Urnieta: 1615,51 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,70. Azken 7 egunetan 80 kasu). ALERTA GORRIA
-Usurbil: 427,35 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,08. Azken 7 egunetan 20 kasu). ALERTA LARANJA

Zenbakiokin, Buruntzaldea ia osoa gorriz margotua ageri zaigu jada. Sei udalerrietatik lau alerta gorrian dira; Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta. Gainerako biak laranjan; Usurbil eta Lasarte-Oria. Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena eskualde mailan.

Gipuzkoak ere alerta maila gorrian segitzen du, 626,33ko tasarekin. Gaur atzo baino bi udalerri gehiago, 22 ditu eremu gorrian, 9 alerta laranjan eta 3 alerta maila horian.

6 kasu berri
Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, Osasun Sailak 6 covid19 kasu berri antzeman ditu Usurbilen azken 24 orduotan. Hemen duzue irailaz geroztik egunez egun, udalerri honetan detektatu dituzten koronabirus kasuen zenbatekoa. Urriari dagokionez, hilaren 22ra arte 37 kasu zenbatu dituzte Usurbilen. Iraila osoan 49 izan ziren:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.

Milatik gora kasu berri EAE-n
Azken 24 orduotan 14.144 PCR proba egin ditu Osasun Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Haietatik 1.207 izan dira positiboak; 545 Gipuzkoan, 561 Bizkaian, 87 Araban eta 11 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 69 daude ZIU-n. 

Ikastetxeen egoerari dagokionez, EAE-ko ikasgelen %0,59 dago itxita, 75 ikastetxeetako 103 ikasgela.

Puntu bakarraren azpitik izatea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.27an dago gaur.
Informazio gehiago hemen: covid19