#Covid19

Azaroaren 1ean Artisau Azokarik ez

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 23a, 15:14

Bizi dugun osasun krisialdira egokitutako hitzordua prestatzen ari ziren arren, covid19-aren hedapena nabarmen hazten ari den honetan, azaroaren 1eko Artisautza Azoka bertan behera uztea erabaki du Aitzaga Elkarteak, antolatzaileek ostiral arratsalde honetan egin duten bileran. Ospatu izan balitz, edizio borobila izango zen aurtengoa; 25. azoka.

Covid19-a berriz gure artean indarra hartzen ari den beste adierazleetako bat; herri bizitzan izaten ari den eragina. Lehen hitzorduak bertan behera uzten hasiak dira zenbait eragile. Jakin berri dugunez, azaroaren 1erako Aitzaga Elkartea prestatzen ari zen Artisau Azoka ez da ospatuko aurten.

Bizi dugun osasun krisialdira egokituriko hitzordua prestatzen ari ziren arren, koronabirusa izaten ari den hedapena ikusita, atsekabe handiz baina Euskal Herriko toki anitzetatik etorritako artisauen topagunea ez dugu ikusterik izango azaroaren lehenean Usurbilen. Edizio borobila, 25. azoka ari ziren antolatzen.