Zumarte Musika Eskolaren inaugurazio ekitaldia, iruditan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 24a, 14:27

Zumarte Musika Eskolaren eta Orbeldi Dantza Taldearen aterpe izango den eraikina inauguratu dute gaur eguerdian. Udal ordezkariek eta Musika Eskolako arduradunek hartu dute parte ekitaldian. Inaugurazioaren aurretik, OS3 Arkitektura Taldekoek hainbat bisita gidatu egin dituzte Zumarte berrituan barrena.