Koronabirusa

Usurbil, Buruntzaldea eta Gipuzkoa eremu gorrian

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 26a, 12:48

Asteburuan zehar aurreikusi zitekeena bete da; Osasun Sailak astelehen eguerdi honetan covid19-ari lotuta kaleratu dituen azken datuen arabera, 14 eguneko 553,97ko intzidentzia metatuarekin Usurbil eremu gorrian sartu da, baita Buruntzaldea osoa ere. Gipuzkoa ere alerta gorrian da. 

Osasun Sailak ostiralean argitaratu zituen covid19-ari lotutako udalerrietako azken datuei erreparatu genienean, eremu laranjan zen Usurbil 100.000 biztanleko 14 eguneko 427,35eko intzidentzia metatuarekin; 500 kasuetara heldu eta eremu gorrira igarotzear. Astelehen honetan Osasun Sailak argitaratu berri dituen azken datuekin bai, Usurbil eremu gorrian da, alerta maila gorenean. Hiru eguneko tartean, 553,97ko intzidentzia izatera pasa da udalerri hau. Duela astebeteko intzidentzia tasarekin alderatuta, 2,33 puntu egin du gorantz.

Asteburuan 10 koronabirus kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen; 4 ostiralean, eta hiruna larunbat eta igandean. Iragan aste osoko datuak aintzakotzat hartuta, 23 kasu guztira. 

Gogoan izan, "semaforoaren" metodoa baliatzen hasi dira asteotan. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, 14 eguneko intzidentzia tasaren arabera, berdez (<60), horiz (60-299), laranjaz (300-499) edo gorriz (>=500) seinalatuak ageri dira EAE-ko udalerriak. Usurbil eremu gorrian da 553,97ko intzidentziarekin. 

Buruntzaldea osoa gorriz
Usurbilen ispilu da baita Buruntzaldea eta Gipuzkoa. Biak ala biak eremu gorrian dira. Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta eremu gorrian ziren aurreko asteotan, Lasarte-Oria eta Usurbil eremu laranjan. Asteburu hau igarota, bi udalerriok ere 500 kasuko intzidentzia gainditu eta eremu gorrira igaro dira.

Usurbil-Lasarte osasun eremuak gaur 528,06ko intzidentzia duen arren (duela astebete baino 1,46 puntu gehiago), laranjaz margotua segitzen du. Azken 7 egunetan, 85 kasu antzeman ditu Osasun Sailak bertan. 

Buruntzaldeara itzulita, eskualde osoa gorriz ageri zaigu, alerta maila gorenean:
-Andoain: 669,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,35. Azken 7 egunetan 45 kasu). 
-Astigarraga: 1.100,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,58. Azken 7 egunetan 41 kasu). 
-Hernani: 944,39 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,91. Azken 7 egunetan 122 kasu). 
-Lasarte-Oria: 531,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,30. Azken 7 egunetan 56 kasu). 
-Urnieta: 2294,02 (duela astebetekoarekin alderatuta: 3,09. Azken 7 egunetan 107 kasu). 
-Usurbil: 553,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,33. Azken 7 egunetan 23 kasu). 

Zenbakiokin, Buruntzaldea osoa gorriz margotua ageri zaigu jada. Usurbilek du intzidentzia tasa baxuena eskualde mailan.

Gipuzkoak ere alerta maila gorrian segitzen du, 739,41eko tasarekin. Gaur 30 udalerri ditu eremu gorrian, 2 laranjan eta 2 maila horian.

6 kasu berri
Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, Osasun Sailak 10 covid19 kasu berri antzeman ditu Usurbilen asteburuan. Hemen duzue irailaz geroztik egunez egun, udalerri honetan detektatu dituzten koronabirus kasuen zenbatekoa. Urriari dagokionez, hilaren 25era arte 47 kasu zenbatu dituzte Usurbilen. Iraila osoan 49 izan ziren:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.

Mila kasu inguru berri EAE-n
Azken 24 orduotan 10.580 PCR proba egin ditu Osasun Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Haietatik 940 izan dira positiboak; 381 Gipuzkoan, 477 Bizkaian, 67 Araban eta 15 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 76 pertsona daude ZIU-n. Asteburuko datu baxuena, atzo 459 positibo antzeman zituen Osasun Sailak Gipuzkoan, 1.012 EAE-n; larunbatean, 620 positibo Gipuzkoan, 1.212 EAE-n.

Ikastetxeen egoerari dagokionez, EAE-ko 17.554 ikasgeletatik %0,71 dago itxita, 90 ikastetxeetako 124 ikasgela.

Puntu bakarraren azpitik izatea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.23an dago gaur.
Informazio gehiago hemen: covid19