"Udazkena liburutegian"

Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioak egunotan

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 27a, 08:06

Sutegin abiatu berri duten "Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan, Ixabel Agirresaroberen bi ipuin kontaketa saio antolatu dituzte egunotarako. Adi, bertaratzeko izena aurrez bideratu beharko da usurbilkultura.eus atarian. Astearte honetako saiorako epea itxita dago, ostegunekorako oraindik ez.

Joseba Larratxerekin ostegunean izandako solasaldiak abiarazi zuen "Udazkena Liburutegian" zikloa. Yurre Ugarterekin elkarlanean iaz landutako "Joana Maiz" komiki lanaren inguruan solasteko aukera izan zuten kultur etxeko auditorioan. Sutegi udal liburutegiak beste bi hitzordu antolatu ditu egunotarako; bietan Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa saio bana eskainiko du. Urriaren 27an 4-5 urtekoentzat, bi egun beranduago, hilaren 29an, 6 urtetik gorakoentzat.

Astearte honetarako saiorako izen ematea itxita dagoen arren, ostegunekorako zabalik da oraindik usurbilkultura.eus atarian.

"UDAZKENA LIBURUTEGIAN"
Urriak 27, asteartea
18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
Tokia: Sutegi aretoa.
Nori zuzendua: 4/5 urtekoei.
Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira; haurrak heldu batek lagunduta etor daitezke.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: itxita.

Urriak 29, osteguna
18:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa.
Tokia: Sutegi aretoa.
Nori zuzendua: 6 urtetik gorakoei.
Oharrak:
-Segurtasun berme guztiekin.
-Gonbidapenak, usurbilkultura.eus bidez eskuratu beharko dira.
-Aforoa: 94 lagun.
-Izen emate epea: urriak 27.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Azaroak 11, asteazkena
19:00 Gaztelerazko literatura solasaldia Harkaitz Canorekin. Idazlearen "Enseres de ortopedia inútil" ipuin bilduma.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Idazlea bera gure artean izango da, eta bidelagun edo bitartekari lanak, Ana Merino usurbildarrak egingo ditu. Liburuak eskuragarri ditugu Liburutegian, beraz, saioan parte hartu nahi duenak, Liburutegitik pasa eta ale bat har dezake".