Koronabirusa

Atzoko intzidentzia tasari eusten dio Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 27a, 12:28

Osasun Sailak azken 24 orduotan beste 2 covid19 kasu berri antzeman dituen arren, atzoko 553,97ko intzidentzia tasari eusten dio Usurbilek. Buruntzaldea osoak eta Gipuzkoak bezala, eremu gorrian egoten segitzen du udalerri honek.

Atzoko egoeran segitzen du Usurbilek. Osasun Sailak astearte honetan (urriak 27) kaleratu dituen azken datuen arabera, 2 covid19 kasu berri antzeman ditu 24 orduotan udalerri honetan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak aldiz bere horretan segitzen du. Atzoko datu bera erregistratu da gaurkoan; 553,97ko intzidentzia. Atzo bezala, eremu gorrian segitzen du udalerri honek, Buruntzaldea osoak eta Gipuzkoak bezala.

Gogoan izan, "semaforoaren" metodoa baliatzen hasi dira asteotan. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, 14 eguneko intzidentzia tasaren arabera, berdez (<60), horiz (60-299), laranjaz (300-499) edo gorriz (>=500) seinalatuak ageri dira EAE-ko udalerriak. Usurbil eremu gorrian da 553,97ko intzidentziarekin. 

Buruntzaldea ere gorriz
Buruntzaldeak eta Gipuzkoak ere eremu gorrian segitzen dute. Andoain, Astigarraga, Hernani eta Urnieta eremu gorrian ziren aurreko asteotan, Lasarte-Oria eta Usurbil eremu laranjan. Asteburu hau igarota, bi udalerriok ere 500 kasuko intzidentzia gainditu eta eremu gorrira igaro ziren atzo.

Usurbil-Lasarte osasun eremua ere bai; 524,29ko intzidentziarekin eremu gorrian da. Azken 7 egunetan, 85 kasu antzeman ditu Osasun Sailak bertan. 

Buruntzaldeara itzulita, eskualde osoa gorriz ageri zaigu, alerta maila gorenean:
-Andoain: 682,50 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,42. Azken 7 egunetan 47 kasu). 
-Astigarraga: 1.116,50 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,57. Azken 7 egunetan 39 kasu). 
-Hernani: 984,36 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,89. Azken 7 egunetan 126 kasu). 
-Lasarte-Oria: 525,90 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,39. Azken 7 egunetan 58 kasu). 
-Urnieta: 2326,33 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,44. Azken 7 egunetan 96 kasu). 
-Usurbil: 553,97 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,33. Azken 7 egunetan 25 kasu). 

Zenbakiokin, Buruntzaldea osoa gorriz margotua ageri zaigu jada. Usurbilek du bigarren intzidentzia tasa baxuena eskualde mailan, Lasarte-Oriaren atzetik.

Gipuzkoak ere alerta maila gorrian segitzen du, 765,76ko tasarekin. Gaur 30 udalerri ditu eremu gorrian, 3 laranjan eta 1 (Orio) maila horian.

2 kasu berri
Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, Osasun Sailak 2 covid19 kasu berri antzeman ditu Usurbilen azken 24 orduotan. Hemen duzue irailaz geroztik egunez egun, udalerri honetan detektatu dituzten koronabirus kasuen zenbatekoa. Urriari dagokionez, hilaren 26ra arte 49 kasu zenbatu dituzte Usurbilen. Iraila osoan bezala:
-Irailak 1-7: 0.
-Irailak 8: 3.
-Irailak 9: 1.
-Irailak 10: 2.
-Irailak 11: 2.
-Irailak 12: 3.
-Irailak 13: 0.
-Irailak 14: 0.
-Irailak 15: 1.
-Irailak 16: 2.
-Irailak 17: 1.
-Irailak 18: 3.
-Irailak 19: 2.
-Irailak 20: 1.
-Irailak 21: 0.
-Irailak 22: 4.
-Irailak 23: 7.
-Irailak 24: 4.
-Irailak 25: 5.
-Irailak 26: 3.
-Irailak 27: 1.
-Irailak 28: 1.
-Irailak 29: 2.
-Irailak 30: 1.
-Urriak 1: 2.
-Urriak 2: 1.
-Urriak 3: 1.
-Urriak 4: 3.
-Urriak 5: 0.
-Urriak 6: 0.
-Urriak 7: 1.
-Urriak 8: 0.
-Urriak 9: 2.
-Urriak 10: 0.
-Urriak 11: 2.
-Urriak 12: 2.
-Urriak 13: 1.
-Urriak 14: 1.
-Urriak 15: 1.
-Urriak 16: 4.
-Urriak 17: 1.
-Urriak 18: 2.
-Urriak 19: 0.
-Urriak 20: 4.
-Urriak 21: 3.
-Urriak 22: 6.
-Urriak 23: 4.
-Urriak 24: 3.
-Urriak 25: 3.
-Urriak 26: 2.

Mila kasu inguru berri EAE-n
Azken 24 orduotan 11.935 PCR proba egin ditu Osasun Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Haietatik 978 izan dira positiboak; 413 Gipuzkoan, 457 Bizkaian, 86 Araban eta 22 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 71 pertsona ospitaleratu zituzten atzo. 74 pertsona daude ZIU-n. 

Puntu bakarraren azpitik izatea aholkatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.21ean dago gaur.

Informazio gehiago hemen: covid19