“Nafarroa 1620: Nafarroaren Loraldia (loaldia)” zikloa

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 28a, 09:37
Mikel Markezek eta Erramun Martikorenak emanaldia eskainiko dute azaroaren 7an. Argazkia: Goiena.

"Nafarroa 1620: Nafarroaren loraldia (loaldia)" zikloa antolatu du Nafartarrak taldeak datorren asterako, azaroaren 3tik 8ra. Hitzaldiak, erakusketa, antzezlan eta musika emanaldi bana.

Ekitaldi zikloa antolatu du hurrengo asterako Nafartarrak Taldeak, Usurbilgo Udalaren eta Nabarralderen laguntzaz. “XVII. mendea aitzin Nafar erresumak sekulako loratzea bizi izan du. Administratiboki, ekonomikoki, kulturalki eta izpiritu aldetik. Ordukotzat, estatu moderno baten plegu guztiak hartzen ari zituen, gainera euskara bere lurralde hizkuntzari, estaldura unibertsal bat emanez. Luis XIII.ak, Frantziako Henri IV. Bilakatu zen Nafarroako Henri III.aren herentziaz Nafarroako errege ere denak, 1620ko Ediktuaren bidez, unilateralki deliberatzen du Nafarroako koroa Frantziakoan urtzen duela. Ordutik Nafarroak eginen ahalko zuen estatuaren promesa izoztua da”.

 

“Nafarroa 1620: Nafarroaren Loraldia (loaldia)” zikloa
Azaroak 3-8
“Nafarroa 1620 Nafarroaren Loraldia (loaldia)” erakusketa Sutegin.
Ordutegia: asteartea-igandea 18:00-20:00 /  larunbata-igandea 11:00-13:30.

Azaroak 3, asteartea
19:00 “Nafarroa, Euskal Estatua...2020?” Iñigo Larramendiren hitzaldia Sutegiko erakustaretoan.

Azaroak 5, osteguna
19:00 “Iparraldekoen ikuspegia” Eneko Bidegainen hitzaldia Sutegiko erakustaretoan.
Zehaztasunak: “Kontzientzia historikoaren garrantziari buruzko gogoeta bat da, euskaldunon ikuspuntutik. Munduan zehar ikusitako adibide batzuetatik abiatuta, geurean eta geure buruaz eduki beharko genuken konzientzia historikorako proposamen bat azaltzen da. Horrekin lotuta, konzientzia horren gabeziak gure egunerokotasunean duen eragin nabarmena agerian uzten saiatuko gara”.

Azaroak 7, larunbata
19:00 Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren emanaldia Sutegiko auditoriumean.
Sarrerak: 5 euro Lizardin. Sarrera-kopurua mugatua.

Azaroak 8, igandea
19:00 “1620 Nafarroa beheregaina” antzezlana Sutegiko auditoriumean.
Zehaztasunak: “Pèir Lostauk, Nafarroako Parlamentuko presidenteak, obra argigarri bezain harrigarria idatzi zuen Donapaleun, Frantziaren diktat-aren kontra: «Ihardespena». Erantzun hura -duintasunaren mintzoa- lo egon da lau mendez, harik eta KALEBARROKA taldeak taula gainera ekarri duen arte. Antzerki barroko honetan entzunen ditugu Nafarroako agintari gorenaren tesiak independentziaren berresteko.

Arizaleak
Mintza eta marra: AsisKo.
Antzerkilari: Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xan Mari Irigoien.
Musikari: Mixel Etxekopar.
Oharra: Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzerturako izan ezik, gainerako ekitaldietarako sarrera doan, baina sarrera kopuru mugatua. Aurrez usurbilkultura.eus atarian eskuragarri.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Nabarralde.