Zumarteren inaugurazioa

Beñat Larrañaga: "Zumartek herri dimentsioa du"

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 28a, 07:58

Beñat Larrañaga udal zinegotziak zabaldu zuen Zumarte Musika Eskolako inaugurazio ekitaldia. Aurreko legealdiko udal gobernu taldearen ahalegina nabarmendu zuen eta haiek hasitako bideari jarraipena eman diotela azaldu zuen. Zumarte Musika Eskolak urteotan egindako lana ere azpimarratu zuen. "Zumartek herri dimentsioa du, egitasmo bizia da eta gure herriari musikaz gozatzeko aukera eman dio. Eta hau guztia, herriko beste eragileekin elkarlanean".